Aurten 45 pertsonak parte hartuko dute Agifesek eta Fedeafesek antolatu dituzten udalekuetan, Ibizan. Gure elkarteko 15 pertsona izango dira zortzi egunetako oporraldiaz gozatzeko aukera izango dutenak, ekainaren 4tik 11ra.

Bederatzi monitore eta koordinatzaile batekin joango dira erabiltzaileak eta Tanit Hotelean hartuko dute ostatua. Oporrak pasatzeko leku aparta da hau, instalazio eta ekintza apartak eskaintzen baititu. Gració calan kokatua dagoen hotel honek itsasoraino iristen diren lorategi ikusgarriak ditu eta hiriko erdigunetik kilometro batera dago, aisialdi guneetatik oso gertu.