Pasa den uztailean Valladoliden gaixotasun mental larria dutenentzako minierresidentzia bat eraikitzeko baimena ematen duen protokoloa sinatu zen. Modu honetan, hiria Gaztela Leongo zentroen sarean sartu da. Autonomia-erkidegoan martxan dago dagoeneko Torokoa (Zamora), Avila eta Burgosekoak eraikitzen ari dira, Leon eta Sorian protokoloak sinatuta daude eta Salamanca eta Segoviako diputazioekin ere badaude hitzarmenak.

Valladolideko minierresidentziak berrogei plaza izango ditu eta eraikitze lanek hamasei eta hemezortzi hilabete artean iraungo dituzte. Urgentziazko bizitokia izango da hau eta bertan sartzeko aukera izango duten pertsonek hurrengo ezaugarriak izango dituzte: 18 eta 64 urte bitarteko pertsonak izango dira, gaixotasun mental larria, luzea eta egonkortua dutenak, %33ko edo gehiagoko elbarritasunarekin, eta familiarik ez dutenak edo senideek beharrezko arreta eskaintzeko aukera ez dutenean. Proiektu hau aurrera eramango da hiriburuko Udalaren eta Bihotz Sakratuaren Ahizpa Abegitsuen Benito Menni zentroaren laguntzari esker.

Iturria: EFE
Albiste osoa irakurri