Bihar, otsailak 15, Agifeseko erabiltzaile talde batek Katmandu filma ikusteko aukera izango du, Why not? fundazioaren eskutik. Entitate hori 2010ean sortu zen buruko gaitza duten pertsonei eta senideei laguntzeko. Loiolako eta Benta Berriko eguneko zentroetako zein Aisialdi eta Denbora Libreko…
Why not? fundazioak Agifeseko erabiltzaileak gonbidatuko ditu Katmandu filma ikustera
Bihar, otsailak 15, Agifeseko erabiltzaile talde batek Katmandu filma ikusteko aukera izango du, Why not? fundazioaren eskutik. Entitate hori 2010ean sortu zen buruko gaitza duten pertsonei eta senideei laguntzeko. Loiolako eta Benta Berriko eguneko zentroetako zein Aisialdi eta Denbora Libreko partaideek Nepalen girotutako pelikula horretaz gozatzeko aukera izango dute. Asiako herrialde horretara, tokiko eskola bateko boluntario gisa, bidaiatzen duen eta esperientzia eraldatzailea bizi duen Kataluniako irakasle baten istorioa kontatzen du luzemetraiak. Proiekzioa 15:00etan izango da, Principe zinemetan erreserbatutako areto batean.
