AGIFESen X. GABONETAKO POSTALEN LEHIAKETA martxan jarri dugu. – Lanak egiteko erabiliko den teknika librea izango da. – Lanaren neurriek ez dute DIN-A4 (210×297) tamaina gaindituko eta folioaren aurpegi batetik soilik egingo dira. – Lanak sinatuta…
X. Gabonetako postalen lehiaketa
AGIFESen X. GABONETAKO POSTALEN LEHIAKETA martxan jarri dugu.
– Lanak egiteko erabiliko den teknika librea izango da.
– Lanaren neurriek ez dute DIN-A4 (210×297) tamaina gaindituko eta folioaren aurpegi batetik soilik egingo dira.
– Lanak sinatuta joango dira eta egilearen datu pertsonalekin (telefonoa, helbidea eta erabiltzailearen ohiko zentroa).
– Hiru sari emango dira:
- Lehen saria 100€
- Bigarren saria 75€
- Hirugarren saria 50€
Lanak aurkezteko azken eguna abenduaren 1a izango da, eta helbide honetara bidali beharko dira:
AGIFES
“GABONETAKO POSTALEN LEHIAKETA”
Morlans Pasealekua, 3 behea
20.009 Donostia
Irabazleen izenak abenduaren 19an ezagutaraziko dira Ibiltzen Bentaberri zentroan (Bertsolari Xalbador 4-6), goizeko 11:00etan hasiko den Santo Tomaseko festaren baitan. Bertan, Agifeseko erabiltzaileek antolatutako ekintza desberdinez gozatuko dugu, baita lunch batez ere.
Anima zaitezte parte hartzera!
