Urriaren 22, 23 eta 24an XVI FEAFES Kongresu Jardunaldiak izango dira Cuencan “Estrategia osasun mentalean: Parte Harzteko konpromisoa” lelopean. Jardunaldi hauek FEAFES famili eta eri psikikoen Elkarteen Espainiako Konfederazioren Gaztela-Mantxako delegazioak eta gaixotasun mentalaren Espainiako formazio eta informazio zentroak antolatu dituzte.

Urriaren 22an bertan izango dira Osasun eta Gizarte Politikako Sailburu Trinidad Jiménez eta Gaztela-Mantxako komunitateen juntako lehendakari José M. Barreda, besteak beste.

Jardunaldien bigarren egunean Osasun Sistema Nazionalaren Osasun Mentalerako Estrategia eta Tratamendu-modelo Asertibo Komunitarioa eta Osasun estrategia ezartzeko aktuazio eredua bezalako gaiak jorratuko dituzte adituek. Saioa hainbat mahai-ingururekin osatuko da.

Urriak 24an, larunbata, beren esperientzia eta bizitako egoerak azalduko dituzte adituek horretarako antolatutako mahai-inguruetan.

Más información