Youtubeko kanal berria estreinatu berri dugu Aisialdi eta Denbora Libreko programaren arduradun Yolanda Guillén-eri egindako elkarrizketa batekin. Guillenek azaldu digu zeintzuk diren programa honen arrakastaren gakoak. Gero eta erabiltzaile gehiagok parte hartzen dute bertan, eta Yolanda oso pozik dago lortutako harrerarekin. Gainera, martxan dauden ekimenak aipatzen ditu bideoan, eta kirola bultzatzeko apustu egiten du, partaideentzako garrantzitsua baita.