Data: apirilak 18.
Lekua: Baigera (Enparan kalea, 6). AZPEITIA.
Ordua: 18:30
Arduraduna: Iker Arrizabalaga, Agifeseko psikologoa.
Sarrera librea.

Familiak buru gaixotasunaren aurrean duen paperari buruzko doako tailerra eskainiko du Agifesek Azpeitian, harreman pertsonalak eta familiartekoen ongizatea hobetzen laguntzeko helburuarekin. Prestakuntza-ekintza apirilaren 18an egingo da, 18:30ean Baigeran. Iker Arrizabalaga psikologoak famili giroa hobetzeko jarraibideak emango ditu; gaixotasuna onartzearen eta aurrera ateratzeko laguntzak bilatzearen garrantzia azpimarratuko du, eta norbere burua zaintzeko beharraz mintzatuko da, zaintzaileen ongizaterako ezinbestekoa baita.

Era berean, gaixotasun psikikoa duten pertsonekin egoki komunikatzen laguntzen duten jarrerak landuko dira tailerrean. Harremanak sendotzeko, errespetua bermatu eta jarrera kritikoak ekidin behar dira, beste faktore batzuen artean. Bestalde, krisiak nola prebenitu eta gertatzen direnean nola jokatu azalduko du elkarteko adituak.