Iazko ibilbidea mantendu dugu; erraza, laua, eskarmentu handiko kirolarientzat eta hasiberriak direnentzat aproposa. Hori dela eta, korrikaldian parte hartzera animatzen zaituztegu, kirola egiten edota gure kolektiboaren alde lan egiten. Dortsal solidarioa eskuratu dezakezue, edota boluntario lanak egin lasterketaren egun berean.

Ekintzaren helburua buru osasun arazoak dituztenei eta beren familiei babesa ematea eta buru osasunaren inguruan dauden mitoak desmuntatzea da.

 

Laguntzaileak behar ditugu!

Gure kausaren alde lagundu dezakezue dortsal solidarioa 10 euroren truke eskuratuz, eta lasterketaren kamiseta teknikoa jasoko duzue opari. Gainera, korrikaldiaren egun berean lagunduko diguten boluntarioak behar ditugu. Laguntzaileen ordutegia goizeko 8etatik eguerdiko 12ak arte izango da, eta bidegurutzeetan zein hornidura-guneetan jarriko dira parte-hartzaileen arreta emateko.

Lasterketa goizeko 10etan hasiko da Euskal Herriko Unibertsitateko Ignacio Maria Barriola (Aularioa) eraikinaren aurrean, eta leku berean bukatuko da. Izen-ematearen prezioa 10 eurokoa da  txipa dutenentzat, eta 20 eurokoa dortsalarekin batera txip horia jaso nahi dutenentzat. 8 kilometroko luzera duen proba honetan 16 urtetik gorako atletek hartu dezakete parte.

 

Rollerrak eta haurren lasterketa

Bigarren urtez haurren lasterketa izango dugu 5 eta 15 urte arteko ume eta nerabeentzat. Ekimena goizeko 11:30ean burutuko da, 10:45ean gauzatuko den helduen sari-banaketaren ondoren. Txikien izen-ematea helduen sistema berarekin egin behar da, www.kirolprobak.com webgunearen bidez. Inskripzioaren prezioa 2 eurokoa da.

Beste aldetik, helduen lasterketan rollerrek (patinatzaileek) ere hartuko dute parte, beren kategorian.