Programa guztiak

Abilhezi

Abilhezi emozioen eta jokabideen kudeaketan zailtasunak dituzten pertsonei, haien senideei eta gertuko pertsonei zuzendutako esku-hartze integraleko programa da.

Jokabide Terapia Dialektikoan oinarritzen da; emozioak ulertzen, erregulatzen eta eraldatzen laguntzen duen ikuspegia da.

Programak 16 asteko ibilbidea eskaintzen du, talde-tailerrak eta banakako zein familiako laguntza uztartuz.

Honako gaitasun hauek lantzen dira:

  • Norberaren kontzientzia (mindfulness-a)
  • Ezinegonarekiko tolerantzia
  • Erregulazio emozionala
  • Pertsonen arteko harremanak hobetzea

Horrez gain, etengabeko laguntza eskaintzen da, arreta psikologikoaren eta telefono bidezko arretaren bitartez.

Helburua: bizitza beteago bat eraikitzea

Lau hilabeteko ibilbide honen xedea pertsonen sufrimendu emozionala murriztea eta egunerokoari hobeto aurre egiteko gaitasunak indartzea da: inpultsibitatea gutxiagotzea, oreka emozionala handitzea, harremanak hobetzea eta egoeretara egokitzeko ahalmena indartzea dira helburu.

Abilhezi, funtsean, norbere burua ulertzeko eta aurrerapausoak emateko espazioa da. Hurbileko laguntza eskaintzen dugu, ongizate emozionala handitzen joateko pausoz pauso.

ZERGATIK TERAPIA DIALEKTIKOA?

Bi ideia kontrajarri egiazkoak izan daitezke aldi berean, eta biak batera kontuan hartzen badira, egia berri bat eta egoera ulertzeko modu berri bat sor daiteke. Izan ere, errealitatea ulertzeko beti dago modu bat baino gehiago.

Agifesen jardueraren berri izan nahi duzu?

Harpidetu zaitez gure newsletterrera:

    Lege Oharra eta Pribatutasun Politika irakurri eta onartzen ditut.

    Datuen Babesari buruzko oinarrizko informazioa. Tratamenduaren erantzulea: Buru Osasun arazoa duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartea “AGIFES”. Helburuak: AGIFESen zerbitzu, proiektu eta jarduerekin lotutako aldizkako informazio-komunikazioak bidaltzea. Legitimazioa: Onarpen- laukia aktibatzean ematen duzun baimena (RGPD art. 6.1.a). “Newsletter”tik edozein unetan baja eman ahal izango da. Hartzaileak: Ez da aurreikusten datu komunikaziorik, legezko betebeharrak izan ezik. Eskubideak: Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamenduari aurka egitea, tratamendua mugatzea eta portabilitatea eska dezakezu helbide honetan: Morlans Pasealekua, 3, 20009 Donostia (Gipuzkoa), posta-elektronikoa agifes@agifes.org edo 943474337 telefonoan.

    Phone
    Email
    Phone
    Email