Bideoak

Atal honetako protagonistek euren bihotzeko ateak zabaldu eta euren esperientzia partekatu digute. Bizitzari ematen dioten ukitu berdingabe hori ezagutu nahi al duzu?

Mikel Merino - #Berdingabeazara

Egun, Mikel Agifesekin lankidetzan ari da, elkarrekiko laguntza-programako eragile gisa. Buruko osasun arazoak dituzten beste pertsonei euren errekuperazio prozesuan laguntzen die; izan ere, Mikeli berari nahasmendu bipolarra diagnostikatu zioten eta gaur egun bizitzaz gozatzeko ahalmena du, bere senide eta lagunak ondoan dituela.

Luisa Etxeberria - #berdingabeazara

Luisak bere etxeko eta bihotzeko ateak zabaldu dizkigu. Buru osasunaz, bere zaletasunez eta bizitzan dituen laguntzez mintzatu zaigu. Bokazio handiko erizaina da, eta sufritzen duenari laguntzeko joera du.

Phone
Email
Phone
Email