Bideoak
Protagonistak
Senideak
'Inork ez digu erakutsi buru osasun arazoei aurre egiten'
Anaiari buru osasuneko arazoa diagnostikatu ziotenean, kolpe handia jaso zuen familiak. Ez zekiten nola kudeatu egoera, baina egunkarian irakurritako elkarrizketa bati esker, Mariok Agifes ezagutu zuen, eta senideentzako laguntza-talde batean parte hartzea erabaki zuen. Anai-arrebei zuzendutako talde batean dago, non parte-hartzaileek elkarrengandik ikasi eta babesa jasotzen duten.
"Laguntza oso inportantea da zulotik ateratzeko"
Emaztearen buru osasun arazoak nola kudeatu dituzten azaldu digu Julianek eta, batez ere, laguntza eskatzearen garrantzia azpimarratu du. Izan ere, terapiari eta Agifesen laguntza-taldeari esker, Martak nabarmen aurrera egin du depresioa gainditzeko prozesuan.
Aholku profesionalak
Nekane Azuabarrena: 'El arte de NO amargarse la vida'
Agifeseko Nekane Azuabarrena psikologoak Rafael Santandreuren 'El arte de no amargarse la vida' lanaz hitz egin digu. Batez ere, ongizatea ematen diguten une horiek identifikatzearen garrantzia nabarmentzen du, eta "hemen eta orain bizitzera" gonbidatzen gaitu; izan ere, "gerta daitekeena pentsatzeari uzten diozunean, zure bizitzan gertatzen ari denaz gozatzen hasten zara".
Familientzako zerbitzuak buru nahasmenduei aurre egiteko
Familiek oso paper garrantzitsua dute, bereziki buru osasuneko arazoak agertzen direnean. Lau pertsonatik batek buru nahasmenduren bat izaten du bizitzan zehar, eta sufrimendu egoera horiei aurre egiteko garaian, zutabe nagusietako bat da familiaren babesa.






