Oraindik ere, buruko osasun arazoak tabua dira gure gizartean, hein handi batean. Horregatik, gaixotasun mentalen ikuspegi soziala normalizatzeko kanpaina abian jarri dugu, nahasmendu psikikoez naturaltasunez hitz egin ahal izateko eta kolektibo honek gizarteratzeko eta laneratzeko dituen oztopoak gainditzeko.
Osasun mentalaz mintzatzeko beharra azpimarratzen duten nazioarteko kanpainetan inspiratuta, gizarte-sentsibilizazioko egitasmo berria aurkeztu dugu, ‘Mintzatuz Osatu’, “buruko osasun arazoek guztioi eragiten” digutela eta “hitz egitea, mesedegarria” dela adierazteko.
Modu horretan, buruko eritasunen bat duten pertsonei babesa ematearen garrantzia jendarteratu nahi du dugu, euren egoera adierazteko aske senti daitezen eta laguntza bilatzera anima daitezen. Kanpaina buruko osasun arazoa dutenei ere zuzendua dago, baita euren gertuko senide eta lagunei ere, ahal bezain pronto laguntza eskatzea komeni dela ohartarazteko. Izan ere, detekzio goiztiarra errekuperaziorako lagungarria da.
Oinarrizko jarraibideak
Beharra duen pertsonarekin harremanetan egotea
Batzuetan nahikoa da dei bat egin edo mezua bidaltzea.
Denbora elkarrekin pasatzea
Posible denean, pertsona horrekin geratzea, hitz egiteko edo jardueraren bat gauzatzeko.
Ez hitz beti buru osasunari buruz
Batzuetan, bere arazoak alde batera uzteko beharra du, eta bere bizitzako beste alderdi batzuetan zentratu.
Entzun
Ez dizkiogu aholkuak eman behar; askotan, entzutearekin bakarrik nahikoa da.
Gure babesa adierazi
Gertutasuna transmititu, hor gaudela adierazi; ulertzen diogula eta gure babesa duela jakinarazi.
Paternalismorik gabe
Beste edozeini bezala tratatu, gehiegi babestu gabe edo bere ardurak guregain hartu gabe.
Empatia
Bestearen lekuan jartzen ikastea ona da. Guztiok izan ditzakegu buruko osasun arazoak gure bizitzako uneren batean, eta guztiok pairatzen ditugu gogo-aldartearen gorabeherak. Lehen pertsona bizi ditugun esperientzia horiek beste pertsona nola senti daitekeen ulertzen laguntzen digute.
Darle tiempo
La persona que atraviesa por una problema de salud mental experimenta momentos buenos y malos. Es importante acompañarle en su proceso, sin exigencias.