Zumarragako Zelai Arizti zinemak ‘Un Loco de Desatar. Las paradojas del cósmico’ antzezlana hartuko du datorren urriaren 18an, arratsaldeko zazpietan. Sardo Irisarri aktoreak Amador pertsonaia taularatuko du. Denbora luzean osasun mentaleko zentro batean egon ondoren, berriro gizarteratzea izango du erronka.…
Traslada Teatro taldeak ‘Un loco de desatar’ antzezlana aurkeztuko du Zumarragan
Zumarragako Zelai Arizti zinemak ‘Un Loco de Desatar. Las paradojas del cósmico’ antzezlana hartuko du datorren urriaren 18an, arratsaldeko zazpietan. Sardo Irisarri aktoreak Amador pertsonaia taularatuko du. Denbora luzean osasun mentaleko zentro batean egon ondoren, berriro gizarteratzea izango du erronka. Juan Sánchez Vallejo medikuak idatzitako eta Rosa Martinez Alcocerrek zuzendutako lan honek buru gaixotasunaren inguruko mitoak apurtu nahi ditu, protagonistarekiko enpatia sortuz.
Izenburua: ‘Un Loco de Desatar. Las paradojas del cósmico’
Taldea: Trastada Teatro
Non: Zumarraga. Zelai Arizti Zinema
Noiz: 2013-10-18
Ordua: 17:00
Prezioa: 5 euro
