Berriak eta agenda

Ausolanek 4.000 euroko dohaintza egin dio Agifesi

Dohaintza egiteko ekitaldia abenduaren 17n burutu zen Agifesen egoitzan, eta bertan izan ziren Jose Mª Irazusta, elkarteko presidenteordea, eta Ausolaneko ordezkariak, Miren Jauregi eta Carlos Ortega. Enpresa honek zenbait urte daramatza gure elkarteari ekarpenak egiten eta, beraz, gure esker ona publikoki…

Gabonak Agifesera iritsi dira!

Hitzaldia Zumarragan: antsietateari aurre egiteko jarraibideak

Iraunkorra den estresaz edo antsietateaz ohartarazteko seinaleak antzematen erakutsiko du Gallasteguik. Horri esker, egoera kontrolatzen ikastea da helburua, okerrera egin ez dezan.

Fedeafesek buru gaixotasuna duten emakumeek jasaten duten genero-indarkeria aintzat hartzeko beharraz ohartarazi du

Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak kolektibo honen behar espezifikoei egokitzeko eskatu die zerbitzu publikoei Fedeafesek eginiko ikerketa batek agerian utzi du bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeria jasateko arriskua bikoiztu edota hirukoiztu egiten dela biktimak buru…

Jaialdi solidarioa larunbatean Tabakaleran, tailer, ikuskizun eta jokoekin!

  Ekitaldiaren helburua gure lana erakutsi eta gizartearengana hurbiltzea da; bertan izango gara 10:30etik 20:00etara.   Anima zaitezte!

Nahasmendu eskizofrenikoa jorratzen duen ‘Shine’ filmak zineforum zikloa itxiko du

  Filmaren istorioa David Helfgott haur prodijioaren bizitzan oinarritzen da. ‘Shine’ filmak Davidek izan duen bizitza zaila aztertzen du, aita zorrotzegi baten menpe bizitako haurtzarotik heldutasunean pairatutako krisi nerbiosoa gertatu arte. David Londreseko Royal College of Music musika eskola ospetsuan…

Nahasmendu obsesibo-konpultsiboa landuko dugu ‘Mejor…Imposible’ filmaren inguruko zineforum saioan

  Zinema eta Buru Osasuna zineforum zikloaren hirugarren saioa azaroaren 16an izango da, ‘Mejor…Imposible‘ film ezagunaren inguruan. Ikusleek pelikulaz eta horren inguruko solasaldiaz gozatzeko aukera izango dute, Carmen Clemente psikologoaren eskutik. Ekitaldia doan izango da, 19:30ean Donostiako Principe zineman.  …

Hitzaldia Donostian: ‘Estresa, antsietatea eta depresioa. XXI. mendeko epidemiak’

Hitzaldia buru osasuneko erizaina den Borja Gilek, Donostiako Psikiatria Ospitaleko Ángel Ruiz de Pellónek, eta Agifeseko psikologoa den Yolanda Agifesek eskainiko dute.    Bukatzean hizketaldia egingo dute, bertaratzen direnek zalantzak galdetzeko aukera izan dezaten.    

Hitzaldia Elgoibarren: antsietateari aurre egiteko jarraibideak

 

FEDEAFESek buru osasuna eta bizi-kalitateari buruzko ikerlanak aurkeztuko ditu Gasteizen

Azaroaren 11n, Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Euskadiko Federazioak (FEDEAFES) buru osasuna eta bizi-kalitateari buruzko ikerketak aurkeztuko ditu Gasteizen; Fedeafesek eta bere barnean dauden Agifes, Asafes eta Asasam elkarteek Ede Fundazioarekin batera garatutako ikerlanak. Jardunaldia 10.00etan hasiko da,…

Agifesek ‘Elling’ filma proiektatuko du Principe zinemetan, Zinema eta Buru Osasuna I. Zineforum Zikloaren harira

  Agifesek, Zinema eta Buru Osasuna I. Zineforum Zikloa antolatu du Donostian. Mintzatuz osatu sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako ekimenaren helburua da buruko osasun arazoak dituzten pertsonekiko enpatia eta gizartearen babesa sustatzea. Zineforumaren hurrengo saioak azaroaren 9an, 16an eta 23an izango dira,…

Agifesek Zinema eta Buru Osasuna I. Zineforum Zikloa eskainiko du azaroan

  Proiektatuko den lehen filma, azaroaren 2an, Joe Wright-en ‘El Solista’ da. Pelikulak eskizofrenia duen biolontxelo-jotzaile baten bizitza kontatzen du, eta benetako istorio batean oinarritua dago. Azaroaren 9an, fobia soziala eta beste nahasmendu batzuk lantzen dituen Petter Naess-en ‘Elling’ pelikula…

Martxan jarri dugu XI. Gabonetako postalen lehiaketa

DIN-A4 (210×297) tamaina izango dute gehienez, eta folioaren aurpegi batetik soilik egingo dira. Lanak sinatuta joango dira egilearen datu pertsonalekin (aipa itzazu telefonoa, helbidea eta zure zentroa).     Hiru sari emango dira: Lehen saria 100€ Bigarren saria 75€ Hirugarren…

Agifesek buru gaixotasuna duten pertsonen inguruko estereotipoak baztertzeko hitzaldia eskainiko du

Pazos “beldurrak” eta buru osasunaren inguruko “egi eta uste okerrak” gainditzearen garrantziaz arituko da. Gainera, saioan buru gaixotasuna duten pertsonei buruzko bideoa proiektatuko du. Horrela, buruko osasun arazoak dituzten hainbat pertsonen eguneroko bizitza ezagutzeko aukera izango da; “gainontzekook bezala, gizartean…

Laboral Kutxak 2.000 euroko laguntza eman dio Agifesi, elkarteko jarduerak garatzeko

Buru osasunaren inguruko IV. Kontakizun Laburren Lehiaketa abian da!

Gaixotasun mentalen ikuspegi soziala normalizatzea xede duen ‘Mintzatuz osatu’ kanpainaren barne kokatzen da lehiaketa. Egitasmo horrekin, nahasmendu psikikoez naturaltasunez hitz egitea eta kolektibo honek gizarteratzeko eta laneratzeko dituen oztopoak gainditzea sustatu nahi dugu.    Aurreko hiru deialdien arrakasta ikusita, aurten…

Agifesek Buru gaixotasuna duten pertsonekin komunikazioa hobetzeko hitzaldia eskainiko du Ordizian

  Komunikazioa, Arrizabalagaren hitzetan, “ezinbesteko tresna da pertsonen arteko harremanak hobetzeko”. Horregatik, solasaldian abilidade horiek garatzeko estrategiak azalduko ditu, bereziki, buru gaixotasunak eraginda okerrera egin duten harreman egoerei aurre egiteko.   

Agifesek buru gaixotasuna duten pertsonak gizarteratu eta laneratzearen alde apustu egin du Buru Osasunaren Munduko Egunean

  Aurten, osasun mentaleko elkarteak batzen dituen Estatu mailako konfederazioak proposatutako leloarekin bat egin du Agifesek: “Jar zaitez nire tokian. Nirekin bat egin“. Helburua guztion artean gizarte aurreratuago eta bidezkoagoa eraiki ahal izatea da, buru nahasmendua duten pertsonak ezagutuz. Etiketa…

Agifesek lankidetzarako hitzarmena sinatu du Euskadi Irakurketa Erraza entitatearekin

Hitzarmen horren bidez, Agifesek entitateak duen xedearekin bat egiten du; hau da, irakurmenean zailtasunak dituzten pertsonei zuzendutako irakurketa errazteko materialen lanketa eta publikazioak sustatzea, eta irakurketa erraza kontzeptua garatzeko eta hedatzeko ekintzak bultzatzea.  Horrela, helburua kolektibo horren bizi-kalitatea aberastea da,…

Javier Álvarez psikiatrak hiperiari eta psikiatria berriari buruzko hitzaldia eskainiko du Donostian

Alvarez, egun Nueva Psiquiatría elkarteko presidentea, “paziente psikiatrikoak” deiturikoei arreta “arrazionalagoa eta holistikoagoa” eskaintzeko lanean ari da. Hitzaldia Agifes elkarteko Ibiltzen Bentaberri errehabilitazio psikosozialerako zentroan izango da, 18.30ean, eta parte-hartzaileek ikuspegi psikiatriko hori ezagutu eta eztabaidatzeko aukera izango dute.   …

Hondarribian Elkarlanean 2015

11:00etatik 14:30era Butron Ibilbidean egongo gara. Eguraldi txarra egiten badu ekitaldia bertan behera geratuko da. Zain gaituzue!

Karabeleko eta Bodegón Alejandro tokiko barazkigintza ekologikoa sustatzeko elkartu dira

Euskal Herrian tradizioa duten tomate barietateen erabilera gastronomikoa sustatzea du helburu Karabeleko ekonekazaritza etxalde esperimentalak eta Bodegón Alejandro jatetxeak hitzartu duten akordioak. Tokian tokiko barazkigintza ekologikoa bultzatzeaz gain, lankidetza honen bidez, azken hamarkadetan nabarmen murriztu den baratzeko biodibertsitatea sustatzea ere…

Badugu Agifesen 25. aldizkaria!

Hitzaldia Tolosan: antsietateari aurre egiteko jarraibideak

Hitzaldiaren izenburua: Antsietatea gainditzeko teknikak. Data: irailak 15, asteartea. Lekua: TOLOSA. Kultur etxea. Ordua: 18:30. Hizlaria: Yolanda Iglesias, Agifeseko psikologoa.    Yolanda Iglesias Agifeseko psikologoak antsietatea gainditzeko jarraibideak eskainiko ditu irailaren 15ean Tolosan, hitzaldi batean. Garaiotako erritmoak eta zailtasun ekonomikoek “ondoeza…

Irakurgai dago Agifesen 24. aldizkaria!

Normala al da antsietatea izatea?

  Yolanda Iglesias, Agifseko psikologoa Pertsona gehienok antsietatea sentitu izan dugu gure bizitzako momenturen batean. Urduritasuna eta kezka pairatu ditugu egoera ugariren aurrean: azterketak, lan elkarrizketak, topaketa sozialak, oroitzapenak, etab.   Hurbil dugun arrisku batez ohartarazten gaituen erantzun emozionala da…

Estresa hobeto ezagutzeko eta kontrolatzen ikasteko hitzaldia

Desgaitasun psikikoa duten pertsonentzako muntaia-laguntzaile ikastaroa

Lasarte-Oriako Ortzadar Elkarteak desgaitasun psikikoa edo adimen urritasun arina duten pertsona langabetuentzat muntaia-laguntzaile ikastaroa antolatu du. Adi, ikastaroaren hasiera maiatzaren 25ean da eta! Ikastaroak ondoko gaiak landuko ditu: Eginbeharrak segurtasunez betetzeko hartu beharreko neurriak ezagutu. Ingurumenarekin zerikusia duten kontzeptu eta…

Patologia duala eta drogazaletasuna hizpide Zarautzen

Hitzaldia: Patologia duala edo drogazaletasuna? Data: maiatzak 19, asteartea. Lekua: ZARAUTZ. Kultur etxea. Ordua: 18:00etan. Hizlaria: Nekane Azuabarrena, Agifeseko psikologoa.  Hizkuntza: gaztelania   Nekane Azuabarrenak, Agifeseko psikologoak, buruko osasun arazoak eta drogazaletasunaren arteko harremana aztertuko du maiatzaren 19an, asteartea, Zarautzen.…

Buruko osasun arazoen ikuspegi soziala normalizatzeko kanpaina berria

Oraindik ere, buruko osasun arazoak tabua dira gure gizartean, hein handi batean. Zentzu horretan, Agifesek nahasmendu psikikoen ikuspegi soziala normalizatzeko kanpaina martxan jarri du, horien inguruan naturaltasunez hitz egin ahal izateko; izan ere, “neurriren batean, modu zuzen edo ez zuzenagoan,…

Phone
Email
Phone
Email