Berriak eta agenda

“Nahasmendu bipolarra edukitzeak pozten nau, neure burua ezagutzeko balio izan dit eta

“Oso pozik nago, baita gaixotasuna izateaz ere, jende asko ezagutzeko balio izan baitit; neure burua ezagutzeko, hobeto ulertzeko, gehiago maitatzeko”. Mertxe Portas erizaintzako laguntzaile eta Agifeseko erabiltzaileak hitz horiekin laburbiltzen du 25 urtez nahasmendu bipolarrarekin bizitzeak ekarri dion irakaspena. Portas…

Ibiltzen Benta Berriko arduradun Nekane Azuabarrenari elkarrizketa

Agifeseko Ibiltzen Benta Berri zentroko arduradun Nekane Azuabarrenari elkarrizketa egin zioten Txolarre Irratian, urriaren 18an, Buruko Osasunaren Munduko Egunaren balantzea egiteko. Hizpide izan zituzten, besteak beste, urriaren 15ean Kursaalean ospatutako jardunaldian plazaratutako aldarrikapenak, Agifesen jarduera, zerbitzuak eta azpiegiturak, sentsibilizazio kanpaina…

Buruko Osasunaren Munduko Eguna 2011: oroitzapenerako irudiak

Bideo honek Buruko Osasunaren Munduko Eguneko momentu berezienetako batzuk biltzen ditu. Giro ederra, musika, standak, deklarazioak, itxaropenezko hitzak, poza, jokoak eta festa… Urriaren 15eko jaialdiaren osagai guztiak biltzen ditu ikus-entzunezko honek. Goza dezazuela!

Buruko Osasunaren Munduko eguneko zozketan saritutako zenbakiak

Urriaren 15ean Buruko Osasunaren Munduko Eguna dela egin genuen bazkariko zozketan ondorengo zenbakiek lortu zuten saria: – 0357 – 2483 – 2497 Saridunek Agifesekin jarri behar dute harremanetan saria jasotzeko (Antxo Jakituna 25, 1.D – 943 474337).

Erakundeak buruko osasuna bultzatzeko gehiago inplika daitezen eskatu du Fedeafesek

Fedeafes federazioak biltzen dituen buruko gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal elkarteek Buruko Osasunaren Munduko Eguna ospatu dute gaur Donostiako Kursaalean, eta 500 pertsonatik gora elkartu dira. Elkarteetako bozeramaileek buruko gaitza duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko laguntza neurriak eskatu dizkiete…

Afektibotasunari eta Buruko Osasunari buruzko mahai-inguru interesgarria eskaini zuen Agifesek

Agifesek mahai-inguru interesgarria eskaini zuen urriaren 10ean,Buruko Osasunaren Munduko Eguna zela eta. Ibiltzen Benta Berrin egindako topaketan, hainbat aditu eta buruko gaitza duen pertsona bat bildu ziren afektibotasunari eta buruko osasunari buruz hitz egiteko. Agifeseko psikologoa den Yolanda Iglesiasek “gizakiaren…

Buruko gaixotasuna duten pertsonentzako enplegua, lanerako prestakuntza eta egoitza baliabideak aldarrikatu ditu Fedeafesek

Buruko gaitza duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko enplegu aukera, lanerako prestakuntzako programa eta egoitza baliabide gehiago eskatu zituzten atzo Buruko Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Elkarteen Euskadiko Federazioko presidente (FEDEAFES) Mª Ángeles Arbaizagoitiak eta Agifeseko lehendakari Vicente Aretak. Aldarrikapen horiek…

prueba

prueba

Proiekzioa eta mahai-ingurua, Buruko Osasunaren Munduko Eguna ospatzeko

Donostiako Kursaalean urriaren 15ean egingo den jardunaldiaz gain, Buruko Osasunaren Munduko Eguna ospatzeko beste jarduera batzuk antolatu ditu Agifesek. Horiek hilaren 10ean izango dira, jardunaldi ofíziala egiten den egun berean. Goizeko 11:30ean ‘Flores de papel’ filma eskainiko du elkarteak Donostiako…

Donostian egingo da Buruko Osasunaren Munduko Egunaren euskal ospakizuna

Datorren urriaren 15ean, larunbata, ospatuko dugu Euskadin Buruko Osasunaren Munduko Eguna. Aurten Donostian izango da jaia, eta Agifesek du antolaketaren ardura. Jardunaldi honek Fedeafesen kide diren lau elkarteak bilduko ditu. Beraz, hiru lurralde historikoetako erabiltzaile, senide eta lagunek bat egingo…

Ehun partaide inguru Agifesen kartel lehiaketan

Paco Pérezek irabazi du Agifesek antolatutako Buruko Osasunaren Munduko Eguneko kartel lehiaketa. Erabiltzaile honek sormenerako dohain bikaina erakutsi du aurkeztutako lanean. Pacok eskutik helduta oinez doazen bi gizon marraztu ditu jardunaldirako aukeratutako leloa, ‘Aurrera!’,irudikatzeko. Lehenengoak bigarrenari aurrera egiten laguntzen dio,…

Oriok hartuko du Solo dokumentalaren inguruko azken bideoforuma

Agifesek ‘Solo’ dokumentalaren inguruko azken bideoforuma eskainiko du Orioko kultur etxean datorren asteazkenean, irailak 28, 18:30ean, ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatu duen proiekzio zikloaren barne. Eskizofreniaren ikuspegi itxaropentsua eskaintzen du Vicente Rubio zuzendari…

Senideentzako talde-terapiak buruko osasuna bultzatzeko bide gisa defendatzen ditu Agifesek bere azken bideoan

‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ sentsibilizazio kanpainaren zortzigarren bideoan familiarrentzako talde-terapien garrantzia azpimarratzen du Agifesek. Horiek oso lagungarriak dira buruko gaitza duten pertsonekin bizi direnentzat, euren senidea zein norbere burua hobeto zaintzen ikasten baitute. Ikus-entzunezko honetan Jesus…

Azkoitian egingo da Solo dokumentalaren azkenaurreko bideoforuma

Agifesek ‘Solo’ dokumentalaren inguruko azkenaurreko bideoforuma eskainiko du Azkoitiko Elkargune kiroldegian datorren asteazkenean, irailak 21, 18:30ean, ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatu duen proiekzio zikloaren barne. Elkarteak Gipuzkoako udalerri ugaritan egin ditu proiekzio eta…

Solo dokumentalaren inguruko bideoforuma, irailaren 14ean Tolosan

Agifesek ‘Solo’ dokumentalaren inguruko bederatzigarren bideoforuma eskainiko du Tolosako kultur etxean datorren asteazkenean, irailak 14, 18:30ean, ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatu duen proiekzio zikloaren barne. Eskizofreniaren ikuspegi itxaropentsua eskaintzen du Vicente Rubio zuzendari…

Buruko gaixotasunak familian duen eragin gogorrari buruzko bideoa landu du Agifesek Kepa Junkerarekin

Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ sentsibilizazio kanpainaren zazpigarren bideoan buruko gaitzaren diagnostikoak familian sortzen duen nahaste gogorra lantzen du Agifesek. Lehenengo aldia da elkarteko senide batek parte hartzen duela kanpainako ikus-entzunezko batean, eta Kepa Junkera du solaskide.…

Agifesek harrera beroa jaso du Musika Hamabostaldian

Donostiako 72. Musika Hamabostaldiko Antzinako Musika zikloa entzule ugari erakartzen ari da, eta kontzertu horietako sarrerekin lortzen den dirua Agifesesi emango dio antolakuntzak. Lehenengo bi saioak -Santa Teresa komentuan eta San Telmo museoan- jendez gainezka zeuden, eta bertaratu asko Agifesekin…

Osasun mentaleko arazoak zituzten historiako jenio handiak

Grabitatearen teoria sortu zuen Isaac Newtonek, Mozart eta Beethoven musikariek eta Einsten berak ere nahasmendu bipolarra zuten; pinturaren maisu Van Gogh-ek psikosia pairatu zuen; eta eboluzioaren teoriaren aitak, Darwinek, izuaren nahasmendua zuen. Galiziako Avelaiña elkarteak landutako bideo honek adibide gisa…

Donostiako Musika Hamabostaldiak diru-laguntza emango dio Agifesi

Donostiako Musika Hamabostaldiak laguntza ekonomikoa emango dio aurten Agifesi; 72. edizio honetan biltzen duen diruaren zati bat, hain zuzen ere. Zehazki, Antzinako Musika zikloko emanaldietako sarreren bitartez lortzen den diru kantitatea osorik jasoko du elkarteak. Ziklo horren barne antolatu dituzten…

Agifeseko bi kide Solo dokumentalari buruz solasean

Agifeseko bi kidek ‘Solo’ dokumentalaren inguruko solasaldi batean parte hartu zuten Euskadi Irratiko Faktoria saioan, uztailaren 29an. Beñat Gabiña Larrañagak eta Amaia López Amenabarrek eskizofrenia dute, eta filmari buruzko iritzia eta euren esperientzia partekatu zituzten entzuleekin. Arrakasta handia izan zuen…

Solo dokumentalaren hurrengo proiekzioa Zarautzen egingo da

Agifesek ‘Solo’ dokumentalaren inguruko bideoforuma eskainiko du Zarauzko kiroldegian (Araba kalea 20, 2. solairua) datorren ostiralean, uztailak 29, 18:30ean, ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatu duen proiekzio zikloaren barne. Eskizofreniaren ikuspegi itxaropentsua eskaintzen du…

Lasarte-Orian egingo da Solo dokumentalaren inguruko hurrengo bideoforuma

Agifesek ‘Solo’ dokumentalaren inguruko bideoforuma eskainiko du Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean datorren asteazkenean, uztailak 13, 18:30ean, ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatu duen proiekzio zikloaren barne. Eskizofreniaren ikuspegi itxaropentsua eskaintzen du Vicente Rubio…

‘Askatu zeure burua’ kanpainaren lehenengo seihilekoan oso emaitza onak lortu ditugu

‘Askatu zeuren burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ sentsibilizazio kanpainak oso emaitza positiboak erdietsi ditu lehen sei hilabeteotan. Aurreikuspenak erabat gainditu ditugu. Milaka pertsonek ikusi dituzte orain arte grabatutako sei bideoak, eta gure mezuak oihartzun handia izan du prentsaren eta…

“Nire bizitza erabat aldatu da inkontzienteari erreparatzen hasi nintzenetik”

Vicente Rubiok (Villena, Alacant, 1971) amets bat zuen: bere bizitzako maitasuna aurkitzea. Atsedenik gabe ekin zion bilaketari, eta topatu zuen. Baina aldez aurretik barne erromesaldi gogor bat pairatu behar izan zuen. Fantasia mesianikoek harrapatu zuten, errealitate fisikoarekin kontaktua galdu zuen…

Solo dokumentalaren proiekzio hunkigarria Donostiako Aquariumean

Pasa den ekainaren 8an, Vicente Rubioren Solo dokumentala proiektatu zen Aquariumean. Proiekzio honetan Vicente Rubiok bere bizipenak kontatzen ditu. Bertaratu zirenak, ehun pertsona inguru, hunkitu egin ziren film honek jasotzen dituen eskizofreniarekin loturiko esperientzia pertsonalekin. Saioa berezia izan zen, gainera,…

Solo dokumentalaren bideoforuma, asteazkenean, Zumaian

Agifesek Vicente Rubiok zuzendu eta egindako ‘Solo’ dokumentalaren seigarren bideoforuma egingo du uztailaren 13an, asteazkena, Zumaian, ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ kanpainaren barne. Hitzordua Algorri interpretazio zentroan izango da, 18:30ean.

Donostiako Aquariumean proiektatuko du ‘Solo’ dokumentala Agifesek

Agifesek ‘Solo’ dokumentalaren inguruko bideoforuma eskainiko du Donostiako Aquariumean datorren ostiralean, uztailak 8, 12:00etan, ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatu duen proiekzio zikloaren barne. Eskizofreniaren ikuspegi itxaropentsua eskaintzen du Vicente Rubio zuzendari eta protagonista…

‘La Colifata’ irratiaren sortzaileak dio komunikabideak buruko gaixotasuna duten pertsonen errehabilitaziorako lagungarriak direla

EUROPA PRESS Argentinako ‘La Colifata’ irratiko sortzaile eta psikologo Alfredo Oliveirak iragan ekainaren 30ean Santanderren baieztatu zuenez, komunikabideek “osasun espazioak” eratzeko gaitasuna dute eta buruko gaixotasuna duten pertsonen errehabilitaziorako lagungarriak dira, euren “autonomia” bultzatzen duten “gizarte loturak” eta “testuinguruak” sortzen…

Irunen egingo da uztailaren 6an Solo dokumentalaren hurrengo bideoforuma

Agifesek Vicente Rubiok zuzendu eta egindako ‘Solo’ dokumentalaren laugarren bideoforuma egingo du uztailaren 6an, asteazkena, Irunen, ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ kanpainaren barne. Hitzordua Amaia kultur zentroan izango da, 18:30ean.

Solo dokumentalaren inguruko bideoforuma, gaur Eibarren

Agifesek Vicente Rubiok zuzendu eta egindako ‘Solo’ dokumentalaren hirugarren bideoforuma egingo du gaur Eibarren, ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ kanpainaren barne. Hitzordua Portalea ekitaldi aretoan izango da, 18:30ean.

Phone
Email
Phone
Email