Berriak eta agenda

Agifesen jardueraren informazio guztia, azken aldizkarian!

  Agifesen 21. informazio aldizkaria aurkezten dizuegu. Bertan azken hilabeteetako hitzaldien eta ekitaldien datu interesgarriak topatuko dituzue, eta datozen hilabeteetan gauzatuko ditugun ekintzen berri ere izango duzue.  PDF a deskargatu

“Buru gaixotasuna hautematen lagun dezaketen harreman arazoak detekta daitezke haurtzaroan”

Bitxori Bravo psikiatrak uste du “familia, gizarte eta eskola mailako harremanetara egokitzeko  gaitasunak eta baliabideak jaio aurretik garatzen hasten direla”. Pasa den ekainaren 10ean Urretxun eskainitako hitzaldian ziurtatu zuenez, “lehen urtean haurrak moldatzeko zailtasunak dituela ikus daiteke, eta buru gaixotasun…

Oporraldia Salamancan

Agifeseko 40 erabiltzaile eta begirale Salamancan izan dira oporretan, maiatzaren 4 eta 9 artean, eta primeran pasa dute. La Alberca, Peña de Francia, Ciudad Rodrigo eta Salamankako hiriburuko hainbat leku bisitatu dituzte Agifesek eta Why not? fundazioak elkarlanean antolatutako bidaia…

Eskizofrenia gertutik ezagutzeko solasaldia izan zen Lasarten

Usurbilgo Sendategiko Tomás Burutaran eta Karina Luengas psikiatrek eskizofreniari buruzko solasaldia gidatu zuten ekainaren 14an Lasarte-Orian, eta bertaratuen zalantzak argitu zituzten. Buru nahasmendua duten pertsonen lagun eta senideek, eta eskizofrenia duten hainbat pertsonek ere, aktiboki parte hartu zuten ekitaldian eta euren…

Osasun Mentaleko zerbitzu publikoa defendatzeko sinadurak!

Familian eta gizartean moldatzeko zailtasunei buruzko hitzaldia, Urretxun

Izenburua: Buru gaixotasuna. Familian, gizartean eta eskolan moldatzeko zailtasunak. Data: ekainak 10, asteartea. Lekua: URRETXU. Kultur etxea. Ordua: 19:00etan Hizlaria: Bitxori Bravo, psikiatra Bitxori Bravo psikiatrak hitzaldia eskainiko du datorren asteartean, ekainak 10, Urretxun, buru nahasmendua duten pertsonek gizartean, familian…

Buru osasunaren aldeko partida zirraragarria

Buru Osasunaren aldeko Futbol Partida zirarragarria izan genuen 2014ko maiatzaren 31n. Beasain K.E. eta Real Sociedad futbol taldeetako beteranoek ikuskizun bikaina eskaini zuten Loinaz futbol zelaian, buru gaixotasuna duten pertsonei eta senideei euren babesa adierazteko. Real Sociedad izan zen garaile,…

Buru gaixotasuna duten pertsonek osatutako Brots antzerki taldeak “Ella” antzezlana aurkeztuko du

  Ella buru gaixotasuna duen neska gazte baten istorioa da. Protagonistak antzerkia egitearekin amesten du eta diagnostikoa oztopo bilakatzen zaio. Bere desioa egi bihurtu dadin borrokatzen du gazteak eta, bide horretan, ohiko psikiatriatik eta terapia alternatiboetatik datozkion presioei aurre egin…

Eskizofrenia ezagutzeko hitzaldia, Lasarte-Orian

Izenburua: Eskizofrenia gertutik ezagutzea. Data: ekainak 4, asteazkena. Lekua: LASARTE-ORIA. Villa Mirentxu. Donostia Etorbidea, 3. Ordua: 19:30ean Hizlariak: Tomás Burutarán, psikiatra Karina Luengas, psikiatra Hizkuntza: gaztelania. Tomás Burutarán eta Karina Luengas doktoreek eskizofreniaren inguruko hitzaldia eskainiko dute ekainaren 4an, asteazkena,…

Real Sociedad VS. Beasain KE, larunbatean Loinaz zelaian

Beasaingo alkate Koldo Agirrek gipuzkoar guztiei dei egin die, ekitaldi “erakargarri” honekin gozatzera bertaratu daitezen, bi klubetako jokalari ohiek euren gaitasunak erakutsiko baitituzte zelaian. Horrez gain, giro ederra egongo da herrian Loinatz festei esker; eta beraz, “ongi pasatzeko eta buru…

Real Sociedad eta Beasain futbol taldeetako beteranoek Buru Osasunaren aldeko partidua jokatuko dute

EKITALDIA: Buru Osasunaren aldeko elkartasun partidua. DATA: Maiatzak 31, larunbata. LEKUA: BEASAIN. Loinaz futbol zelaia. ORDUA: 17:00 Sarreren salmenta: Xerbera eta Tti Tta tabernetan, establezimenduen irekitze ordutegian, eta Loinaz zelaiko leihatilan, maiatzaren 31n, 15etatik aurrera.  Sarreraren prezioa: 10 euro, helduek…

Goi mailako bertso saioa buru osasunaren alde

Primerako bertso saioa eskaini ziguten Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Jon Maia bertsolariek, Unai Elizasu gai-jartzaileak gidatuta, maiatzaren 10ean Aquariumean. Ugarte anaiek ere txalaparta emanaldi bikaina eskaini zuten.  Agifesetik eskerrak eman nahi dizkiegu saioa posible egin zuten pertsona guztiei, borondate…

Buru gaixotasuna duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea bultzatuko du Karabeleko ekonekazaritza etxaldeak

Proiektuaren bereizgarritasun nagusietakoa da buru gaixotasuna duten pertsonei eta beste kolektibo batzuei zuzenduriko errehabilitazio zentro gisa funtzionatzen duela. Egun, Agifeseko hamabost erabiltzaile daude bertan lanean, etxaldearen kudeaketa lanetan parte hartuz, euren gizarteratzea eta laneratzea bultzatzeko xedez. Epe ertainera, proiektuan pertsona…

Parte hartze handia izan zen Sergio Saldañak Tolosan eskainitako hitzaldian

Imajinatu Buru Osasuna guztion eskura sentsibilizazio kanpainaren barne dagoen ekitaldi honetara berrogeita hamar pertsona inguru gerturatu ziren eta haien iritziak partekatzeko aukera izan zuten. Entzuleek oso aktiboki parte hartu zuten solasaldian eta batzuek gogo-aldartearen nahasmendu honekin bizi duten esperientzia azaltzera…

2013ko jardueren memoria eta 2014rako helburuak

Iraileko bilkuran aurkeztu genituen 2013ko jardua-memoria eta 2014rako helburuak kontsultatu nahi dituzten bazkideek, aukera dute Agifesen egoitzan (Morlans Pasealekua 3, Donostia). Horrez gain, datuak email (agifes@agifes.org) edo telefono bidez (943 474 337) eskatzen aukera ere badago.

“Agifesen nagoenetik maitatuagoa eta onartuagoa sentitzen naiz”

“Agifesen nagoenetik maitatuagoa eta onartuagoa sentitzen naiz”. Horrela mintzatu zen elkarteko aisialdi taldeko kide Ixiar Iraola, apirilaren 4an Euskal Herriko Unibertsitatean egin zen jardunaldi batean. Bere bi kidek, Martín Combeauk eta Iñaki Gorostidik, ere hitza hartu zuten buru osasunari eta…

Gatazkak gainditzen ikasteko tailerra

EKIMENA: Nola bideratu egoera zailak? Tailer praktikoa buru gaixotasuna duten pertsonen senide eta zaintzaileentzat DATAK: Apirilak 19, maiatzak 13 eta 27, eta ekainak 10. LEKUA: Donostia. Kutxazabal zentroa (Serapio Mújica 10 kalea). Bidebieta auzoa. ORDUTEGIA: 18:00etatik 20:00etara. HIZLARIAK: Nekane Azuabarrena,…

Punta-puntako bertsolariak, buru osasunari buruz kantuan

Sarrerak Agifesen egoitzan eskura daitezke, 10 euroren truke, eta lortutako etekin guztiak buru gaixotasuna duten pertsonei zuzendutako zerbitzuetara bideratuko dira.  Sarreren salmenta Triku Harri taberna. Matia kalea, 35. Antigua auzoa. Donostia. AGIFES. Morlans pasealekua, 3. Donostia. Astelehenetik ostegunera: 9:30etik 18:00etara…

Sergio Saldañak nahasmendu bipolarrari buruz hitz egingo du Tolosan

Hitzaldia-Liburu aurkezpena: “Tengo trastorno bipolar: desmitificaciones y anécdotas” Data: apirilak 30. Lugar: TOLOSA. Kultur etxea (Triangulo plaza, 1) Ordua: 18:30 Hizlaria: Sergio Saldaña Soto, ‘Tengo Trastorno Bipolar. Desmitificaciones y anécdotas’ liburuaren egilea. Hizkuntza: gaztelania Sarrera librea.   Sergio Saldaña, Tengo…

“Esku-hartze judizialak pazienteen oinarrizko eskubideak bermatzen ditu”

Aurora Elosegui epaileak hitzaldia eskaini zuen, martxoaren 27an Irunen, buru gaixotasun kasuetan egiten diren tratamendu judizializatuen berri emateko. Agifesek antolatutako hitzaldian, medikazioa hartu araztea eta derrigorrezko ospitaleratzeak izan zituen hizpide batik bat.    Bere aburuz, epaileek buru osasun arloan esku…

Agifeseko aisialdi taldeak Why Not Fundazioaren saskibaloi txapelketa irabazi du

Lehenengo basket txapelketa honetan parte hartu dute San Juan de Dios (Donostia eta Arrasate), Quavitae (Azpeitia), Aita Menni (Arrasate, Beasain eta Irun) eta Eraiki Proyecto Hombre erakundeetako taldeek, eta azken horiek eskuratu zuen bigarren postua. Jardunaldi osoan zehar dibertsioa, kiroltasuna…

Buru Osasunari eta esku-hartze soziohezitzaileari buruzko hitzaldia

Buru Osasunari eta esku-hartze soziohezitzaileari buruzko hitzaldia egingo da Euskal Herriko Unibertsitateko Ignacio Maria Barriola eraikinean (Aularioa), apirilaren 4an 8:30etik 13:00etara. Zaragozako Carmen Ferrer eta Antonio Tarin doktoreek hartuko dute hitza lehenik eta behin, eta ondoren, Agifeseko harrera eta orientazio…

Antsietatea eta depresioa nola kontrolatu?

  Gipuzkoako Erizaintza Kolegio Ofiziala Santesteban Maisua 2 kalean dago, Arcco merkataritza-gunearen ondoan. Sarrera doakoa izango da.  

Buru gaixotasunarekin loturiko tratamendu judizializatuei buruzko hitzaldia eskainiko du Agifesek Irunen

Hitzaldiaren izenburua: Tratamendu judizializatuak buru gaixotasun kasuetan. Medikazioa hartu araztea eta ospitaleratzeak. Data: martxoak 27, osteguna. Lekua: IRUN. Urdanibia Plaza 6, Gizarte Zerbitzuak Ordua: 19:00 Hizlaria: Aurora Elosegui, epailea Sarrera librea. Aurora Elosegui epaileak buru gaixotasunarekin loturiko tratamendu judizializatuei buruzko…

Azterlan batek jakinarazi du estigmak isolamendura eta bakardadera bultzatzen dituela buru gaixotasuna duten pertsonak

  Gizarte-estigmak buru gaixotasuna duten pertsonak isolamendura eta bakardadera bultzatzen ditu. Horrela dio Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Euskadiko Federazioak gaur aurkeztu duen azterlanak. Proiektuan 200 pertsona inguruk parte hartu dute, bai gaixotasun mentala dutenak eta horien senideak…

Iñaki Subijana: “Zigor Kodearen erreforma-proiektuak berritasun oso kritikagarriak dakartza”

  Iñaki Subijanak, Gipuzkoako Auzitegiko presidenteak, Zigor Kodearen erreforma proiektuak berritasun “oso kritikagarriak” jasotzen dituela uste du. Bere aburuz, buru nahasmendua arriskugarritasunarekin lotzea “oker” dago; izan ere, ikerketa kriminologikoen arabera, patologia mentalak dituzten pertsonek ez dute indarkeriazko kriminalitaterako joera handiagorik.…

Iñaki Subijanak esparru soziosanitarioa eta juridikoa elkar koordinatzearen alde apustu egin du

Gipuzkoako Auzitegiko Iñaki Subijana presidenteak uste du arlo soziosanitarioaren eta juridikoaren arteko kolaborazio estua landu behar dela, esparru bien beharrei ahalik eta modu egokienean erantzun ahal izateko. Otsailaren 12an Agifesen Ibiltzen Bentaberri zentroan eskainitako hitzaldi batean, Subijanak buru gaixotasuna duten…

Buru gaixotasuna duten pertsonen egozgarritasun juridikoari buruzko hitzaldia

Izenburua: Egozgarritasun juridikoa buru gaixotasunaren kasuan Data: otsailak 12, asteazkena. Lekua: DONOSTIA. Ibiltzen Bentaberri errehabilitazio psikosozialerako zentroa (Bertsolari Xalbador kalea, 4-6 behea, Antigua) Ordua: 18:30 Hizlaria: Iñaki Subijana, Gipuzkoako Auzitegi Probintzialeko presidentea Hizkuntza: gaztelania Sarrera doan.   Iñaki Subijana Gipuzkoako…

2013ko Kontakizun Laburren Lehiaketako irabazleak!

II. BURUA ASKE Kontakizun Laburren Lehiaketako irabazleak baditugu jada. Erabakia hartzea lan zaila izan da, izan ere, oso parte hartze maila altua izan dugu eta kalitate handiko idazlanak jaso ditugu. Guztira, 519 testu, 8 euskaraz eta beste guztiak gaztelaniaz.  Egitasmo…

Gabonetako festa bikaina

Donostiako Ibiltzen Bentaberri zentroa leporaino bete da gaur goizean, San Tomaseko festa dela eta. Gabon kantak, monologoak, txalaparta, antzerkia eta luntxa izan dira, eta postal lehiaketako irabazleek saria jaso dute. Oso ospakizun berezia izan da gaurkoa, lagun zahar eta berriekin…

Phone
Email
Phone
Email