Berriak eta agenda

Aurki, San Tomas festa!

Informazio aldizkari berria!

Aldizkaria online irakurri Aldizkaria deskargatu

Buru gaixotasuna duten eta kondenatuak dauden pertsonekiko arretan aurrerapauso handia

Agifeseko kideok urte luzez aldarrikatu dugu tratamendu psikiatriko egokia eman behar zaiela buru gaixotasuna duten eta kondenatuak dauden pertsonei. Duela gutxi jakin berri dugu aspaldiko eskaera horrek erantzuna izan duela. Eusko Jaurlaritzaren Gipuzkoako Osasun eta Kontsumo Zuzendaritzak, probintzia-auzitegiak eta Osakidetzak…

Buru gaixotasunari aurre egiteko aukerei buruzko hitzaldia Legazpin

Data: abenduak 12, osteguna. Lekua: LEGAZPIA. Kultur etxea (Latxartegi kalea, 3) Ordua: 18:30 Parte-hartzaileak: Sergio Saldaña Soto, Tengo Trastorno Bipolar. Desmitificaciones y anécdotas liburuaren egilea. Iker Arrizabalaga, Agifeseko psikologoa     Buru gaixotasunari aurre egiteko aukerei buruzko mahai-ingurua egingo da…

“Depresioa gainditzeko aldaketarako borondatea behar dugu”

“Depresioa gainditzea posible da, baina horretarako geure burua aldatzeko borondatea behar dugu; eta ingurukoen laguntza ere ezinbestekoa da”. Azaroaren 27an Arrasaten eskainitako hitzaldian, mezu baikorra helarazi nahi izan zuen Yolanda Iglesiasek; krisi sozioekonomikoaren eraginez hedatzen ari den buru nahasmendu horretatik…

Zigor Kodea aldatzeko proposamenak kezkak sortu ditu

Idatziaren alternatiba gisa, honakoa proposatzen du Feafesek: “arreta soziosanitario osoa eta egokia ez edukitzeak dakarren arrisku egoerari” erreferentzia egitea. Horrela, buruko nahastea automatikoki arriskugarritasunarekin parekatzea ekidingo litzateke. Horrez gain, Espainiako konfederazioak adierazi du proiektuak neurri guztiz diskriminatzaileak eta estigmatikoak barneratzen…

Pazienteen errekuperazioan ostatuak zer nolako eragina duen aztertuko dute ASVARek antolatutako jardunaldian

ASVAR Errehabilitazio Psikosozialeko Euskal Elkarteak jardunaldia egingo du azaroaren 12an Gasteizko Kongresuen eta Erakusketen Jauregian, Ostatua, errekuperaziorako faktorea (El alojamiento como factor de recuperación) lelopean. Topaketaren helburua da nahasmendu psikiatrikoak dituzten pertsonenei eskaintzen zaizkien ostatuei buruzko gogoeta eta prestakuntza foroa…

FEAFESek “Zoriontsu izan nahi dugu” kanpaina abian jarri du

Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Espainiako Konfederazioak ‘Zoriontsu izan nahi dugu’ sentsibilizazio kanpaina abian jarri du, buru gaixotasunen inguruan dagoen estigmari aurre egiteko asmoz. Estatuko 290 elkarte biltzen dituen elkarte horrek, Agifes barne, buru gaixotasuna duten pertsonek zoriontsu…

Gorka Otxoari elkarrizketa, ‘Askatu zeure burua’ kanpainaren inguruan

Aktore donostiarrak, Vive cantando telesailean lanean diharduenak, bideo batean parte hartu zuen Mertxe Portas Agifeseko erabiltzailearekin batera. Mertxek kamera aurrean duen ausardia baloratzen du Otxoak, naturaltasun osoz kontatzen baitzuen nahasmendu bipolarrekin bizi duen eguneroko esperientzia.   Aldizkaria irakurri (katalanez)  

Buru Osasuna, eguneroko bidea

“Zer egin dezaket nik egunetik egunera hobeto sentitzeko?” galdera planteatzen digu Yolanda Iglesias Agifeseko psikologoak, Imajinatu Buru Osasuna guztion eskura sentsibilizazio kanpainako azken bideoan. Egunero aurrera egiten lagunduko diguten helburu txikiak jartzea gomendatzen digu; izan ere, buru nahasmendurik edo gaixotasunik…

Agifesek depresioa ekiditeko eta gainditzeko jarraibideak eskainiko ditu Arrasaten

Data: Azaroak 27, asteazkena. Lekua: ARRASATE. Kulturate, Loramendi aretoa (sarrera Otalora kalean). Ordua: 18:30 Hizlaria: Yolanda Iglesias, Agifeseko psikologoa. Hizkuntza: gaztelania Sarrera doan.     Agifesek depresioari eta gogo-aldartearen beste nahasmendu batzuei buruzko hitzaldia eskainiko du asteazken honetan, azaroak 27,…

Adituek eskizofrenia tratatzeko baliabide gehiago eskatu dizkiote Bruselari

Nazioarteko hainbat adituk osasun agintariei zuzendutako txostena idatzi dute eskizofrenia duten pertsonei babes osoa eman eta gizarteratzen laguntzeko. Izan ere, munduan 26 miloi pertsonak baino gehiagok dute eskizofrenia.   Roche indrustria farmazeutikoaren babesa duen dokumentu hori Bruselan aurkeztu diote Europako…

Estigmaren aurka aurpegia emango duen ezagun baten bila

  Datuak esanguratsuak dira: Munduko Osasun Erakundearen arabera, lau pertsonatik batek buru nahasmenduren bat izango du bere bizitzan zehar. Beraz, buru osasuna guztion ardura da, baina maiz isilpean gordetzen dugu. ‘Aurpegi ezagun baten bila’ kanpainaren helburua gizartea Buru Osasunaren estigmaren…

Fedeafesek Julián de Ajuriaguerra saria jaso du

FEDEAFESeko presidenteak, Mª Ángeles Arbaizagoitiak, psikiatria elkarteari eskerrak eman dizkio eta horrelako sariek buru gaixotasuna duten pertsonen alde lanean jarraitzeko indarra ematen dutela azpimarratu du, estigma soziala baztertzeko eta buruko eritasunak gainontzeko gaixotasunekin parekatzeko. Lekeition burutu den Euskadiko eta Nafarroako…

“Nahasmendu bipolarra izan arren, bizitza disfruta daiteke”

Naturaltasun handiz, bere errekuperazio prozesua eta gaixotasunarekin elkarbizitza azaldu zituen, eta “nahasmendu bipolarrarekin bizitzaz disfrutatu ahal dela, eta beharrezkoa dela”  azpimarratu zuen. Bere mezu baikorrak eta errealistak galdera ugari sortu zituen bertaratu zirenen artean: buru gaixotasunaren ingurukoak, tratamenduari buruzkoak eta…

Nahaste bipolarraren inguruko errekuperazio esperientziak hizpide Hernanin

Data: Azaroak 7, osteguna. Lekua: Biteri kultur etxea. HERNANI. Ordua: 18:30 Parte-hartzaileak: Sergio Saldaña Soto, Tengo Trastorno Bipolar. Desmitificaciones y anécdotas liburuaren egilea. Nahasmendu bipolarra daukaten hainbat pertsona. Iker Arrizabalaga, Agifeseko psikologoa. Sarrera doan.  Hizkuntza: gaztelania.     Nahasmendu bipolarra…

Profesionalen papera buru gaixotasunen errekuperazio prozesuan

PPT. Margarita Mª Hernanz, ASVAReko presidentearen hitzaldia  

Rosalía Sánchez, gure kolektiboaren bozeramaile ETB2n

Rosalía Sánchez Agifeseko kideak ETB2ko ‘Sin ir más lejos’ programan parte hartu zuen atzo buru gaixotasunarekin duen esperientziaren berri emateko. Semearen eskizofreniaz mintzatu zen, gaixotasunaren sintomak eta garapena azaldu zituen eta bere senideak izan duen errekuperazioa nabarmendu zuen.  Mila esker…

Traslada Teatro taldeak ‘Un loco de desatar’ antzezlana aurkeztuko du Zumarragan

Zumarragako Zelai Arizti zinemak ‘Un Loco de Desatar. Las paradojas del cósmico’ antzezlana hartuko du datorren urriaren 18an, arratsaldeko zazpietan. Sardo Irisarri aktoreak Amador pertsonaia taularatuko du. Denbora luzean osasun mentaleko zentro batean egon ondoren, berriro gizarteratzea izango du erronka.…

Buru gaixotasuna duten pertsonen gizarteratzea aztertuko du Agifesek ‘Elling’ filmari buruzko zineforum saio batean

Agifesek Elling filmaren inguruko zineforum saioa zuzenduko du ostiral honetan, urriak 18, Elgoibarko kultur etxean, 19:00etatik aurrera. Osasun mentaleko klinika batean egonaldi luzea egin ondoren gizarteratu beharrari aurre egiten dioten bi gizonen bizipenak kontatzen ditu pelikulak. Saioa Agifeseko sentsibilizazio batzordeak…

Eskizofrenia hautemateko eta gaixotasuna duen pertsonari laguntzeko aholkuak

Amaia Elícegui psikologo eta familia-psikoterapeutak eskizofrenia hautemateko eta gaixotasuna duen pertsonari laguntzeko aholkuak eskaini zituen urriaren 10ean Zumarragan. Agifesek Buru Osasunaren Munduko Egunaren harira antolatutako hitzaldian, patologia horrek “pentsamendua eta erantzun emozionala pobretzen dituela, eta errealitatearekiko harremana murrizten duela” azaldu…

“Aldartea, maitasuna, hitz egitea eta medikazioa errekuperaziorako ezinbesteko elementuak dira”

Buru Osasunaren Munduko Egunean Agifeseko hainbat kidek buru gaixotasunaren inguruko bizipenak partekatu zituzten Bentaberriko Ibiltzen zentroan. Iker Arrizabalaga psikologoak moderatutako hizketaldian, 25 eta 48 urte bitarteko parte-hartzaileek gaixotasuna lehen pertsonan nola bizi duten kontatu zuten, aurreiritziak baztertzeko eta gaixotasuna duten…

Zatoz gurekin Buru Osasuna aldarrikatzera!

  Publiko guztiari eta gure helburu berberak partekatzen dituzten elkarteei irekitako festa ospatu nahi dugu, guztion batasunak gure kolektiboari indarra ematen baitio. Hori dela eta, jardunaldian zehar gauzatuko ditugun ekitaldietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.   Jardunaldia Donostiako Boulevardeko kioskoan elkarretaratze…

Baditugu ‘Buru Osasuna Fokatu’ argazki lehiaketako hiru irabazleak

Agifeseko sentsibilizazio batzordeak BURU OSASUNA FOKATU II. argazki lehiaketako irabazleak hautatu ditu dagoeneko. Irabazlea Enrique Casteloren ‘Aurrera egitea’ lana da, bere mezuarengatik eta kalitate teknikoarengatik. Bigarren saria María Paula Fontana Guiñazúrentzat da, bere ‘Bideak Amesten’ lanarengatik. Amesten eta aurrera begira…

Buru Osasunaren arloko profesionalek buru gaixotasuna duten pertsonen errekuperazio aukerak aztertuko dituzte

Goizeko 9etatik 14etara arte garatuko den topaketa Margarita Mª Herranz Birgaiketa Psikosozialaren Euskal Elkarteko presidentearen hitzaldiarekin inauguratuko da, eta jarraian ‘World Café’ saioa izango da. Espazio horretan, partaideak bi eztabaida-taldetan banatuko dira eta buru gaixotasuna duten pertsonen behar sozialei erantzuna…

Parte-hartze handia 5 Milia Buru Osasunaren alde lasterketa solidarioan

Mila pertsona inguruk Donostiako kaleak zeharkatu zituzten irailaren 29an 5 MILIA Buru Osasunaren alde lasterketan. Agifesek eta Why Not? Fundazioak antolatutako kirol ekitaldia arrakastatsua izan zen, iazko parte-hartzea ia bikoiztu baikenuen ehunka korrikalari, roler eta dortsal solidarioei esker. Adin guztietako pertsona askok, haurrak,…

Ehunka pertsonek Buru Osasunaren alde korrika egingo dute irailaren 29an Donostian

Agifes elkarteak eta Why Not? fundazioak ‘5 MILIA Buru Osasunaren Alde’ Lasterketa Solidarioa gauzatuko dute bigarren urtez datorren igandean, irailak 29. Iaz 550 korrikalari baino gehiago bildu zituen ekimen honen helburua da buru gaixotasuna duten pertsonak eta horien senideak ikusaraztea,…

Agifesek buru osasunaren inguruko II. Kontakizun Laburren Lehiaketa antolatu du

Buru Osasuna guztion erronka dela azpimarratzeko xedea duen Imajinatu Buru Osasuna guztion eskura kanpainaren barne kokatzen da lehiaketa. Egitasmo horrekin pauso, keinu eta xede txikien bitartez ere asko lagundu dezakegula ohartarazi nahi du Agifesek.    Iazko lehiaketaren arrakasta ikusita, partaideek…

Gizarte ekimeneko elkarteen topaketa Hondarribian

‘Hondarribian elkarlanean 2013’ ekimenean parte hartuko du Agifesek bigarren urtez jarraian. Irailaren 22an igandean gauzatuko den egitasmo horren helburua da Hondarribiako eta Irungo herritarrek erreferente gisa dituzten GKE eta elkarteak biltzea eta euren jarduera jendarteratzea. Bilgunea Butron pasealekuan egingo da…

Agifesek Why Not? fundazioak antolatutako areto-futboleko txapelketan parte hartu du

  Egun paregabea pasa ondoren, Bixio Gorrizek, Realeko Beteranoen Elkarteko presidenteak, Real Sociedad Fundazioaren izenean garaikurra eman zien irabazleei, Arrasateko San Juan de Dios zentroko kideei, hain zuzen ere.

Phone
Email
Phone
Email