Berriak eta agenda
Buru Osasuna Euskadik osasun mentalari buruzko eztabaida publikotik erantzun zehatzetara igarotzea aldarrikatu du
Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, euskal federazioak arretarako baliabide gehiago jartzea, itxaron-zerrendak murriztea eta osasun-, gizarte- eta hezkuntza-arloen arteko koordinazioa hobetzea aldarrikatu du, gazteek beren bizi-proiektuak aukera-berdintasunean garatu ahal izan ditzaten.
Gehiago irakurriParte-hartze handia 5 Milia Buru Osasunaren alde lasterketa solidarioan
Mila pertsona inguruk Donostiako kaleak zeharkatu zituzten irailaren 29an 5 MILIA Buru Osasunaren alde lasterketan. Agifesek eta Why Not? Fundazioak antolatutako kirol ekitaldia arrakastatsua izan zen, iazko parte-hartzea ia bikoiztu baikenuen ehunka korrikalari, roler eta dortsal solidarioei esker. Adin guztietako pertsona askok, haurrak,…
Ehunka pertsonek Buru Osasunaren alde korrika egingo dute irailaren 29an Donostian
Agifes elkarteak eta Why Not? fundazioak ‘5 MILIA Buru Osasunaren Alde’ Lasterketa Solidarioa gauzatuko dute bigarren urtez datorren igandean, irailak 29. Iaz 550 korrikalari baino gehiago bildu zituen ekimen honen helburua da buru gaixotasuna duten pertsonak eta horien senideak ikusaraztea,…
Agifesek buru osasunaren inguruko II. Kontakizun Laburren Lehiaketa antolatu du
Buru Osasuna guztion erronka dela azpimarratzeko xedea duen Imajinatu Buru Osasuna guztion eskura kanpainaren barne kokatzen da lehiaketa. Egitasmo horrekin pauso, keinu eta xede txikien bitartez ere asko lagundu dezakegula ohartarazi nahi du Agifesek. Iazko lehiaketaren arrakasta ikusita, partaideek…
Gizarte ekimeneko elkarteen topaketa Hondarribian
‘Hondarribian elkarlanean 2013’ ekimenean parte hartuko du Agifesek bigarren urtez jarraian. Irailaren 22an igandean gauzatuko den egitasmo horren helburua da Hondarribiako eta Irungo herritarrek erreferente gisa dituzten GKE eta elkarteak biltzea eta euren jarduera jendarteratzea. Bilgunea Butron pasealekuan egingo da…
Agifesek Why Not? fundazioak antolatutako areto-futboleko txapelketan parte hartu du
Egun paregabea pasa ondoren, Bixio Gorrizek, Realeko Beteranoen Elkarteko presidenteak, Real Sociedad Fundazioaren izenean garaikurra eman zien irabazleei, Arrasateko San Juan de Dios zentroko kideei, hain zuzen ere.
Familiak buru gaixotasunaren errekuperazioan duen eginkizuna aztertuko du Agifesek Zumaian
Data: irailak 18, asteazkena. Lekua: Alondegia, Erribera, 23. ZUMAIA Ordua: 19:00 Hizlaria: Yolanda Iglesias, Agifeseko psikologoa. Hizkuntza: gaztelania Familiak buru gaixotasunaren errekuperazio prozesuan duen papera aztertuko du Agifesek irailaren 18an Zumaian, 19:00etatik aurrera, Alondegian. Yolanda Iglesias psikologoak senideen arteko…
“Aurrera egiteko borondatea funtsezkoa da buru nahasmenduetatik errekuperatzeko”
Usurbilgo sendategiko Tomás Burutaran psikiatraren aburuz, geure garuna ez dago prest egungo informazio-erasoari aurre egiteko. Gaur egun daramagun bizitza erritmoaren ondorioz antsietate nahasmendu eta depresio ugari sortzen dira. Horiek ekiditeko geuretzako denbora hartzea gomendatzen du buru osasunean adituak, “kirola egiteko,…
Sentsibilizazio kanpainak Madrilen aurkeztuko ditugu
Jardunaldiari buruzko informazio gehiago: www.participaycomprende.es.
DSM-5 eskuliburu polemikoari buruz eztabaidatu dute nazioarteko hainbat adituk Donostian
DSM-5 eskuliburuak polemika handia sortu du nazioartean gaixotasun mentalen sailkapenean barneratu dituen aldaketengatik. Zentzu horrentan, iragan uztailaren 19an, Donostian ospatutako Ebaluaketa Psikologikorako Europako 12. Kongresuaren baitan, dokumentu horren inguruko mahai-ingurua egin zen. Kongresuko presidente Itziar Alonso-Arbiol berak onartu zuen sailkapen…
Nola lortu bizi-kalitate ona nahaste bipolarra eduki arren
Nekazaritzako ingeniaritza teknikoan lizentziatua den eta egun bibliotekari gisa lan egiten duen gazten honek erakusten du posible dela bizitza normalizatua eramatea buru nahasmendua eduki arren. Autoestimua zaintzearen eta norbere buruaz barre egitearen garrantzia defendatzen du Saldaña Sotik, eta sintomak kontrolatzen…
Jarrera bortitzak buru nahastearekin lotzea arriskutsua dela diote
Adituek ohartarazi dutenez, buru gaixotasunak arreta bereziarekin jorratu behar dira komunikabideetan. Indarkeria tarteko izan den gertakarietan, subjektuak arazo psikiatrikoak dituela argudiatuz justifikatu ohi dituzte gertakizunak, kasu anitzetan. Errealitatea, baina, askoz ere konplexuagoa da eta horrelako sinplifikazio, orokortze edo baieztapen okerrek…
Buruko gaixotasunek gorputzekoek bezainbesteko lehentasuna izan dezaten eskatu dute
Erresuma Batuko Psikiatren Eskolak landutako txosten batek islatzen du osasun sistemaren barruan oso desberdin tratatzen dituztela nahasmendu psikikoak eta gaixotasun fisikoak. Adituek jakinarazi dute osasunaren arlo biek lehentasun oso desberdinak dituztela, baita finantzazio iturriak ere. ‘Whole-Person Care: From Rhetoric to…
Agifesen aldeko kontzertu bikainak
Nia Moore King & The Bluebirds eta Arrakatanga taldeen kontzertu bikainak izan genituen pasa den larunbatean. Blues, jazz, soul eta rock estiloak uztartu zituzten talde biek Donostiako Doka kafe antzokian eta primerako festa giroa sortu zuten. Lerro hauetatik eskerrak eman…
Buru Osasunaren aldeko jazz, blues eta rock kontzertuak antolatu ditu Agifesek
Nia Moore King and The Bluebirds Arrakatanga Sarrera: 7 euro Buru gaixotasuna duten pertsonekiko elkartasuna adierazteko eta buru osasuna zaintzeko beharraz ohartarazteko musika jaialdia ospatuko du Agifesek datorren ekainaren 29an Donostiako Doka aretoan. Nia Moore King and The Bluebirds eta…
Gizarte ekimeneko elkarteen sare sozialak, kalean!
Iragan asteburuan Elkartasunaren Kale Sozialean parte hartu du Agifesek, Kutxa Kultur Hiria ekitaldiaren barne eta Gipuzkoa Solidarioa ekimenaren eskutik. Donostiako Alfonso VIII kalean kokatutako “tunela” kolektibo anitzen alde lan egiten duten elkarteen sare sozialak bultzatzeko helburuarekin ezarri zen. Oso esperientzai…
“Nahaste bipolarrarekin elkarbizitzeko, autoestimua landu eta norberarekiko estigma gainditu behar da”
Buru gaixotasuna duten pertsonen senideen lehenengo topaketa antolatu du Agifesek
Buru gaixotasuna duten pertsonen senideen lehenengo topaketa egingo da ekainaren 21ean, 17:30ean, Agifesek Donostian daukan aisialdi eta denbora libreko zentroan. Hitzordu horren helburua da buru nahasmendua duten pertsonak zaintzeaz arduratzen direnei elkarren artean ezagutzeko espazio bat eskaintzea, euren antzeko egoeran…
Nahaste bipolarraren inguruko errekuperazio esperientziak hizpide, mahai-inguru batean
Izenburua: Nahasmendu bipolarra: errekuperazio esperientziak. Data: ekainak 18, asteartea. Lekua: Ibiltzen Benta Berri errehabilitazio psikosozialerako zentroa. Bertsolari Xalbador kalea, 4-6 behea. Antigua. DONOSTIA. Ordua: 19:00 Parte-hartzaileak: Sergio Saldaña Soto, Tengo Trastorno Bipolar. Desmitificaciones y anécdotas liburuaren egilea. Nahasmendu bipolarra daukaten…
“Laguntza taldeak estresa kudeatzeko eta gatazkak konpontzen ikasteko baliagarriak dira”
Yolanda Iglesias Agifeseko psikologoak iragan ekainaren 11n Hondarribian eskainitako hitzaldian azpimarratu zuen familia oinarrizko zutabea dela buru osasuna berreskuratzeko prozesuan. Zentzu horretan laguntza taldeen garrantziaz mintzatu zen, “baliagarriak baitira arazoak hautemateko, komunikazio gaitasunak hobetzeko, estresa kudeatzen ikasteko eta familia barruko…
Familiak buru gaixotasunaren orekatze prozesuan duen papera azalduko du Agifesek Hondarribian
Izenburua: Familiaren papera buru gaixotasunaren orekatze prozesuan. Data: ekainak 11, asteartea. Lekua: Zuloaga aretoa, kale Nagusia, 8. HONDARRIBIA Ordua: 19:00 Hizlariak: Yolanda Iglesias, Agifeseko psikologoa. Ruth Encinas, Agifeseko gerentea. Hizkuntza: gaztelania Sarrea doan. Familiak buru gaixotasunaren orekatze prozesuan duen papera…
Buru Osasuna guztion eskura jarri du Agifesek gizarte sentsibilizazio kanpaina berriarekin
Agifesek sentsibilizazio kanpaina berria aurkeztu du gaur, Imajinatu Buru Osasuna guztion eskura lelopean. Horrela, Buru Osasunaren definizio berria proposatu du elkarteak, “guztiontzat baliagarria” den ikuspegia eta “pauso, keinu eta helmuga txikietan” oinarrituta dagoena. Gizartearen bizi-kalitatea hobetze aldera, burua zaintzearen garrantzia…
Senide eta zaintzaileentzako ikastaroa Tolosaldean
SENIDE ETA ZAINTZAILEENTZAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROA Noiz: maiatzak 23 eta ekainak 6 eta 20. Non: TOLOSA. Kultur etxea. Triangulo plaza, 1. Ordua: 18:30etik 20:30era Hizlariak: Iker Arrizabalaga eta Verónica Pazos. Izen-emateak: Doan. Interesatuek Agifesen egoitzan eman behar dute izena (943 474337).…
Irungo akordeoi boskoteak kontzertu bikaina eskaini zuen
Irungo Musika Eskolako ikasle talde batek akordeoi kontzertu bikaina eskaini zuen maiatzaren 11n Donostiako Benta Berri zentroan. Irakasleak eta haren alabak ere parte hartu zuten eta, guztien artean, emanaldi hunkigarria osatu zuten. Horrela, publikoaren txalo zaparrada ederra jaso zuten. Hemen…
Zaintzaileak paziente ez bihurtzeko jarraibideak
“Ezinbestekoa da buru gaixotasuna duten pertsonen senide eta zaintzaileek euren burua zaintzea; izan ere, hori egin ezean, buru nahasmenduak gara ditzakete, esate baterako, depresiboak”, jakinarazi zuen Yolanda Iglesias Agifeseko psikologoak, maiatzaren 7an Eibarren eskainitako hitzaldi batean. Buru gaixotasuna sortzen denean…
Buru Osasunaren aldeko akordeoi kontzertua
IRUNGO AKORDEOI BOSKOTEA Data: maiatzak 11, larunbata. Lekua: Ibiltzen Benta Berri errehabilitazio psikosozialerako zentroa, Bertsolari Xalbador kalea, 4-6 behea. DONOSTIA Ordua: 18:00 Musikariak: Irungo Musika Eskolako ikasleak. Sarrera doan. Agifesek Buru Osasunaren aldeko akordeoi kontzertua eskainiko du larunbat honetan, maiatzak…
Buru miresgarri horiek
Ana María Matías de Juana erizain eta antropologian lizentziatuak ‘Metas de Enfermería’ aldizkarian argitaratutako artikulu interesgarria aurkezten dizuegu. Buru gaixotasuna duten pertsonekiko aurreiritziak baztertzen ditu idazlanak eta kolektibo honek merezi duen errespetua azpimarratzen du. Koherentzia eta sentsibilitate handiz idatzitako testua…
Familia barruan buru gaixotasuna egoki kudeatzeko jarraibideak eskainiko ditu Agifesek Eibarren
Izenburua: Enfermedad mental y familia. Data: maiatzak 7, asteartea. Lekua: Portalea kultur etxea, 3. solairua. Bistaeder kalea 10. EIBAR Ordua: 18:30 Hizlaria: Yolanda Iglesias, Agifeseko psikologoa. Hizkuntza: gaztelania Sarrea doan. Familia barruan buru gaixotasuna kudeatzeko jarraibideak emango ditu Agifesek datorren…
