Berriak eta agenda

Baserri bat gertutik ezagutu eta harrijasotzaile gisa aritu ziren OTLko kideak

Apirilaren 18an Aisialdi eta Denbora Libreko (OTL) kide batzuk Adunako baserri-museo bat bisitatzera joan ziren. Izan ere, OTLko lagun baten gurasoen etxea da hori. Bertaratuek baserriaren historia eta instalazioak ezagutzeko aukera izan zuten eta harri-jasotze saio dibertigarri batez gozatu zuten,…

Buru gaixotasunari buruz ikasi eta familia barruko bizikidetza hobetzeko ikastaroa eskainiko du Agifesek Errenterian

SENIDE ETA ZAINTZAILEENTZAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROA Noiz: maiatzak 16 eta 30 eta ekainak 13 eta 27. Non: ERRENTERIA. Xenpelar Etxea. C/ Magdalena, 32. Ordua: 18:30etik 20:30era Hizlariak: Iker Arrizabalaga eta Verónica Pazos. Izen-emateak: Doan. Interesatuek Agifesen egoitzan eman behar dute izena…

Zaintzaileak buru gaixotasunaren aurrean duen paperari buruzko tailerra Azpeitian

Data: apirilak 18. Lekua: Baigera (Enparan kalea, 6). AZPEITIA. Ordua: 18:30 Arduraduna: Iker Arrizabalaga, Agifeseko psikologoa. Sarrera librea. Familiak buru gaixotasunaren aurrean duen paperari buruzko doako tailerra eskainiko du Agifesek Azpeitian, harreman pertsonalak eta familiartekoen ongizatea hobetzen laguntzeko helburuarekin. Prestakuntza-ekintza…

“Buru gaixotasuna duten pertsonen senideek etxeko bizikidetza kudeatzeko laguntza behar dute”

Lau pertsonatik batek noizbait buru nahasmenduren bat pairatuko du bizitzan zehar. Datu horrekin ekin zion Nekane Azuabarrena Agifeseko psikologoak atzo Usurbilgo Potxoenea kultur etxean eskainitako hitzaldiari. Izan ere, buru osasuna zaintzearen garrantziaz ohartarazten gaitu datu horrek. Azuabarrenaren hitzetan, norbere gaixotasuna…

Buru gaixotasunarekin elkarbizitzen ikasteko doako ikastaroa eskainiko du Agifesek Hernanin

SENIDE ETA ZAINTZAILEENTZAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROA Noiz: apirilak 11 eta 25, eta maiatzak 9. Non: Biteri Kultur Etxea. Nafar kalea, 18, HERNANI. Ordua: 18:00etik 20:30era Hizlariak: Iker Arrizabalaga eta Verónica Pazos. Izen-emateak: Doan. Interesatuek Agifesen egoitzan eman behar dute izena (943…

Pertsona ugari Elling filmaren proiekzioan

Iragan martxoaren 22an ‘Elling’ filmaren proiekzioa eta eztabaida izan genuen Donostiako Kutxa Aretoan eta 60 pertsona inguruk parte hartu zuten saioan. Errealitatez eta umorez beteriko pelikula horren protagonistak dira denbora luzez buru osasuneko zentro batean egon diren bi gizon. Euren…

Buru gaixotasunarekin elkarbizitzen ikasteko hitzaldia Usurbilen

Hitzaldia: Buru gaixotasunarekin elkarbizitzea Data: apirilak 10, asteazkena. Lekua: Potxoenea Kultur Etxea, URURBIL Ordua: 18:30 Hizlaria::Nekane Azuabarrena, Agifeseko psikologoa Sarrera doan. Nekane Azuabarrena Agifeseko psikologoak buru gaixotasunarekin elkarbizitzeko jarraibideak emango ditu datorren apirilaren 10ean Usurbilen. Familia barruan gaixotasuna sortzen denean…

Buru gaixotasuna duten pertsonen gizarteratzeari buruzko zineforum saioa ‘Elling’ filmaren inguruan

ZINEFORUMA: ‘ELLING’ Data: martxoak 22, ostirala. Lekua: Kutxa Aretoa, Arrasate kalea, 12. DONOSTIA Ordua: 19:00 Hizkuntza: gaztelania Sarrera doan eserlekuak bete arte. Agifesek Elling filmaren inguruko zineforum saioa zuzenduko du ostiral honetan, martxoak 22, Donostiako Kutxa Aretoan, 19:00etatik aurrera. Buru…

Apirilaren 11n egingo da bazkideen ohiko batzar orokorra

Agifeseko bazkideen ohiko batzar orokorra egingo da apirilaren 11n. Lehenengo deialdia 18:00etan izango da eta bigarrena, 18:30ean, Donostiako Ibiltzen Benta Berri zentroko ekitaldi aretoan (Bertsolari Xalbador, 4 – 6 behea). Gai-zerrenda: 1. Presidentearen ongietorria. 2. 2012/12/18ko ohiz kanpoko batzarreko akta…

Senide baten buru gaixotasunaren aurrean nola jokatu azalduko du Iker Arrizabalaga psikologoak Oiartzunen

Hitzaldia: Gaixotasun psikikoa. Zer egin dezake familiak? Data: martxoak 14. Lekua: Arraztalo elkartearen Altzibarko egoitzan. Martintxo kalea Ordua: 19:00etan Antolatzailea: Arraztalo Iker Arrizabalagak, Agifesen Familia Esku-hartze programaren arduradunak, hitzaldia eskainiko du datorren martxoaren 14an Oiartzunen, Arraztaloren eskutik. Buru gaixotasuna duten…

Urte bat beterik pentsamendu eta ekintza positiboekin

h

Luz verde al Reglamento de Régimen Interno

h

Informazio aldizkari berria

Eskuragarri dago jada Ibiltzen aldizkariaren 16. zenbakia. Online irakur dezakezue edo PDFa deskargatu.

Buru gaixotasuna duten pertsonentzako arreta zerbitzuak eta baliabideak handitzeko eskatu du Arartekoak

Azterlan batean, herritarren defentsa-erakundeak aintzat hartu du administrazio publikoek kolektiboaren “buru osasuna zaindu eta babestearen alde azken urteotan egindako ahalegin handia”. Gainera, hobetu beharreko alderdiak azpimarratu eta proposamen anitz egin ditu. Arartekoak EAEko haurren, nerabeen, gazteen eta helduen buruko osasunaren…

“Lan egiten dugu bermatzeko zerbitzuen kalitatea gastuak eta baliabideak optimizatzen”

Jose Mari Irazusta, vicepresidente de Agifes, hace balance de 2012 y aborda los principales retos marcados para el presente año. Irazusta reconocer que la actual coyuntura de crisis econó¬mica obliga a la asociación a reflexionar sobre cómo mejorar su gestión…

Buru gaixotasunari buruz ikasteko eta familien bizikidetza hobetzeko doako ikastaroa Beasainen

SENIDE ETA ZAINTZAILEENTZAKO HEZIKETA Data: urtarrilak 14 eta 28, otsailak 11 eta 25 eta martxoak 11. Lekua: Beasaingo Udala. Loinazko san martin plaza 1 Ordua: 18:30etik 20:00etara Izen-emateak: Doan. Interesatuek Agifesen egoitzan eman behar dute izena (943 474337). Agifesek buru…

Sorpresas beteriko festa

Agifeseko erabiltzaile, senide, langile eta lagunek urteroko Gabon festaz gozatu zuten abenduaren 21ean Ibiltzen Benta Berrin. Elkarteko zentroetako erabiltzaileek eta Donostiako Errehabilitazio Psikiatrikorako Unitateko talde batek girotu zuten goiza: Gabon kantak, bestelako abestiak eta antzerki-lanak eskaini zituzten, eta publikoaren txalo…

Bertan dugu San Tomas eguna!

Agifeseko kideok San Tomas Eguna ospatuko dugu bihar, abenduak 21. Aurtengoan ere, Gabon kantak, ikuskizunak eta luntxa izango ditugu goizeko 10:30etik aurrera Donostiako Ibiltzen Benta Berri errehabilitazio psikosozialerako zentroan. Horrez gain, esperientzia zein pentsamendu baikorrak elkarbanatzeko ekimenetan, ‘Baikor pentsatu nahi…

Sormena, tresna terapeutikoa

“Buru gaixotasunaren garai zailenetan ezertarako balio ez nuela pentsatzera iritsi nintzen, ez bainuen lanpostu batean egonkor mantentzerik lortzen; beti kaleratu egiten ninduten. Baina denborarekin eta Agifeseko ekintzetan parte hartuz konturatu naiz gauza positibo asko egiteko gai naizela”. Horrela baieztatu zuen…

Kontakizun laburren lehiaketak partaidetza altua eta kalitate handiko lanak jaso ditu

Baditugu jada kontakizun laburren lehiaketako irabazleak. Agifeseko sentsibilizazio batzordeak asteak behar izan ditu lehiaketara aurkeztutako 240 lanak arretaz irakurri eta hiru onenak hautatzeko. Lan benetan zaila izan da, oso kalitate handiko lanak jaso baititugu. Irabazleak honakoak dira: 1.- La cena…

Buru gaixotasuna duten hiru pertsona, sormen jarduerei buruzko mahai-inguru bateko protagonistak

Izenburua: Sormen jarduerek buru gaixotasuna duten pertsonengan dituzten onurak. Data: abenduak 13, osteguna Ordua: 18:00etan Lekua: Ibiltzen Benta Berri errehabilitazio psikosozialerako zentroa (K/ Bertsolari Xalbador, 4-6 behea. Antigua, Donostia). Hizkuntza: gaztelania. PARTAIDEAK: Alvaro de la Fuente, autor de ‘Horma zurietako…

Landetxe batean bi gau pasa nahi al dituzu?

Buruari atseden eman nahi al diozu pare bat egunez ingurune natural batean? Nekaturreko landetxeetan bi gau egiteko bi bonoren zozketa egunerako atzera kontua hasi da jada. Datorren abenduaren 21ean egingo dugu zozketa, Kontaiguzu zure esperientzia baikorra eta Pentsamendu baikorren bilduma…

Buru gaixotasuna duten pertsonen senide eta hurbilekoentzako aholkuak eskainiko ditu Agifesek Zumarragan

Izenburua: ‘Norbere burua zaintzea, besteei zaindu ahal izateko. Buru gaixotasuna duten pertsonen senide eta hurbilekoentzako aholkuak’ Data: azaroak 29, osteguna Ordua: 19:00etan Lekua: Zumarragako kultur etxea. Hizkuntza: gaztelania Agifesek, buru gaixotasuna duten senide eta pertsonen Gipuzkoako elkarteak, ‘Norbere burua zaintzea,…

Ausolanek 15.000 euroko dohaintza egin dio Agifesi

Agifesen errehabilitazio psikosozialerako zentroetako catering zerbitzuaz arduratzen den Ausolan enpresak 15.000 euro eman dizkio Agifesi, 2012ko proiektuetan inbertitzeko. Dohaintza egiteko ekitaldia azaroaren 16an burutu zen Agifesen egoitzan eta bertan izan ziren Jose Mª Irazusta, elkarteko presidenteordea; Susana Rúa, Ausolaneko zuzendaritza…

Estigma, buru gaixotasuna duten pertsonen garapenean oztopo nagusi

Buru osasunaren arloko aditu talde batek jakinarazi zuten atzo estigma oztopo nagusietako bat dela buru gaixotasuna duten pertsonen garapenean. Miguel Ángel González Torres Basurtoko ospitaleko Psikiatria zerbitzuko buruak baieztatu zuenez, “buru gaixotasunarekiko daukagun jarrera gizartearen buru osasunaren adierazlea da”. Torresek…

La campaña del 25 aniversario, ejemplo de creatividad y éxito

Ruth Encinas, gerente de Agifes, y Jose Mari Irazusta, vicepresidente, presentaron en Madrid la campaña del 25 aniversario de la asociación, el pasado 8 de octubre. Feafes invitó a Agifes a explicar esta iniciativa desarrollada en 2011 por considerarla un…

Buru gaixotasuna sortzen denean nola jokatu azalduko du Agifesek Lasarten

‘Zer egin buru osasun arazoak sortzen direnean?’ izenburudun hitzaldia eskainiko du Agifesek Lasarte-Orian datorren astelehenean, azaroak 19. Buru gaixotasuna duten pertsonen senideei eta gertukoei zuzendutako hitzaldia Iker Arrizabalaga psikologoak eta Verónica Pazos gizarte langileak eskainiko dute, 18:30etatik aurrera Manuel Lekuona…

Richar Oriberen bizitza, pelikula batean

Richard Oriberen, garun-paralisia duen igerilari onenaren, istorioa kontatzeko dokumentala lantzen ari da pertsona talde bat duela hilabete batzuetatik hona. ‘Richard Oribe, al otro lado de las medallas’ izenburudun filma grabatzen ari dira jada, baina finantzazioa biltzatzeko jardunean dihardute. Enpresa eta…

Encuentro de profesionales: Hacia la plena ciudadanía de las personas con enfermedad mental

FEDEAFES junto con las asociaciones de ASVAR, OME-AEN y SVNP pretenden reflexionar sobre los caminos que llevan a las personas con enfermedad mental hacia la plena ciudadanía. Para ello, el próximo 20 de noviembre se celebrará un encuentro para profesionales…

Buru gaixotasunari buruz arduraz hitz egiteko estilo gidaliburua

Buru osasuna modu arduratsuan jorratzeko estilo gidaliburua egin du Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Euskadiko Federazioak (FEDEAFES). Komunikabideei zuzendutako dokumentu honen helburua da buru gaixotasuna duten pertsonei buruzko informazio zuzen eta objektiboagoa zabaltzen laguntzea, estereotipoak eta aurreiritziak baztertuz.…

Phone
Email
Phone
Email