Berriak eta agenda
Buru Osasuna Euskadik osasun mentalari buruzko eztabaida publikotik erantzun zehatzetara igarotzea aldarrikatu du
Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, euskal federazioak arretarako baliabide gehiago jartzea, itxaron-zerrendak murriztea eta osasun-, gizarte- eta hezkuntza-arloen arteko koordinazioa hobetzea aldarrikatu du, gazteek beren bizi-proiektuak aukera-berdintasunean garatu ahal izan ditzaten.
Gehiago irakurri
Iñaki Subijana: “Zigor Kodearen erreforma-proiektuak berritasun oso kritikagarriak dakartza”
Iñaki Subijanak, Gipuzkoako Auzitegiko presidenteak, Zigor Kodearen erreforma proiektuak berritasun “oso kritikagarriak” jasotzen dituela uste du. Bere aburuz, buru nahasmendua arriskugarritasunarekin lotzea “oker” dago; izan ere, ikerketa kriminologikoen arabera, patologia mentalak dituzten pertsonek ez dute indarkeriazko kriminalitaterako joera handiagorik.…
Iñaki Subijanak esparru soziosanitarioa eta juridikoa elkar koordinatzearen alde apustu egin du
Gipuzkoako Auzitegiko Iñaki Subijana presidenteak uste du arlo soziosanitarioaren eta juridikoaren arteko kolaborazio estua landu behar dela, esparru bien beharrei ahalik eta modu egokienean erantzun ahal izateko. Otsailaren 12an Agifesen Ibiltzen Bentaberri zentroan eskainitako hitzaldi batean, Subijanak buru gaixotasuna duten…
Buru gaixotasuna duten pertsonen egozgarritasun juridikoari buruzko hitzaldia
Izenburua: Egozgarritasun juridikoa buru gaixotasunaren kasuan Data: otsailak 12, asteazkena. Lekua: DONOSTIA. Ibiltzen Bentaberri errehabilitazio psikosozialerako zentroa (Bertsolari Xalbador kalea, 4-6 behea, Antigua) Ordua: 18:30 Hizlaria: Iñaki Subijana, Gipuzkoako Auzitegi Probintzialeko presidentea Hizkuntza: gaztelania Sarrera doan. Iñaki Subijana Gipuzkoako…
2013ko Kontakizun Laburren Lehiaketako irabazleak!
II. BURUA ASKE Kontakizun Laburren Lehiaketako irabazleak baditugu jada. Erabakia hartzea lan zaila izan da, izan ere, oso parte hartze maila altua izan dugu eta kalitate handiko idazlanak jaso ditugu. Guztira, 519 testu, 8 euskaraz eta beste guztiak gaztelaniaz. Egitasmo…
Gabonetako festa bikaina
Donostiako Ibiltzen Bentaberri zentroa leporaino bete da gaur goizean, San Tomaseko festa dela eta. Gabon kantak, monologoak, txalaparta, antzerkia eta luntxa izan dira, eta postal lehiaketako irabazleek saria jaso dute. Oso ospakizun berezia izan da gaurkoa, lagun zahar eta berriekin…
Buru gaixotasuna duten eta kondenatuak dauden pertsonekiko arretan aurrerapauso handia
Agifeseko kideok urte luzez aldarrikatu dugu tratamendu psikiatriko egokia eman behar zaiela buru gaixotasuna duten eta kondenatuak dauden pertsonei. Duela gutxi jakin berri dugu aspaldiko eskaera horrek erantzuna izan duela. Eusko Jaurlaritzaren Gipuzkoako Osasun eta Kontsumo Zuzendaritzak, probintzia-auzitegiak eta Osakidetzak…
Buru gaixotasunari aurre egiteko aukerei buruzko hitzaldia Legazpin
Data: abenduak 12, osteguna. Lekua: LEGAZPIA. Kultur etxea (Latxartegi kalea, 3) Ordua: 18:30 Parte-hartzaileak: Sergio Saldaña Soto, Tengo Trastorno Bipolar. Desmitificaciones y anécdotas liburuaren egilea. Iker Arrizabalaga, Agifeseko psikologoa Buru gaixotasunari aurre egiteko aukerei buruzko mahai-ingurua egingo da…
“Depresioa gainditzeko aldaketarako borondatea behar dugu”
“Depresioa gainditzea posible da, baina horretarako geure burua aldatzeko borondatea behar dugu; eta ingurukoen laguntza ere ezinbestekoa da”. Azaroaren 27an Arrasaten eskainitako hitzaldian, mezu baikorra helarazi nahi izan zuen Yolanda Iglesiasek; krisi sozioekonomikoaren eraginez hedatzen ari den buru nahasmendu horretatik…
Zigor Kodea aldatzeko proposamenak kezkak sortu ditu
Idatziaren alternatiba gisa, honakoa proposatzen du Feafesek: “arreta soziosanitario osoa eta egokia ez edukitzeak dakarren arrisku egoerari” erreferentzia egitea. Horrela, buruko nahastea automatikoki arriskugarritasunarekin parekatzea ekidingo litzateke. Horrez gain, Espainiako konfederazioak adierazi du proiektuak neurri guztiz diskriminatzaileak eta estigmatikoak barneratzen…
Pazienteen errekuperazioan ostatuak zer nolako eragina duen aztertuko dute ASVARek antolatutako jardunaldian
ASVAR Errehabilitazio Psikosozialeko Euskal Elkarteak jardunaldia egingo du azaroaren 12an Gasteizko Kongresuen eta Erakusketen Jauregian, Ostatua, errekuperaziorako faktorea (El alojamiento como factor de recuperación) lelopean. Topaketaren helburua da nahasmendu psikiatrikoak dituzten pertsonenei eskaintzen zaizkien ostatuei buruzko gogoeta eta prestakuntza foroa…
FEAFESek “Zoriontsu izan nahi dugu” kanpaina abian jarri du
Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Espainiako Konfederazioak ‘Zoriontsu izan nahi dugu’ sentsibilizazio kanpaina abian jarri du, buru gaixotasunen inguruan dagoen estigmari aurre egiteko asmoz. Estatuko 290 elkarte biltzen dituen elkarte horrek, Agifes barne, buru gaixotasuna duten pertsonek zoriontsu…
Gorka Otxoari elkarrizketa, ‘Askatu zeure burua’ kanpainaren inguruan
Aktore donostiarrak, Vive cantando telesailean lanean diharduenak, bideo batean parte hartu zuen Mertxe Portas Agifeseko erabiltzailearekin batera. Mertxek kamera aurrean duen ausardia baloratzen du Otxoak, naturaltasun osoz kontatzen baitzuen nahasmendu bipolarrekin bizi duen eguneroko esperientzia. Aldizkaria irakurri (katalanez)
Buru Osasuna, eguneroko bidea
“Zer egin dezaket nik egunetik egunera hobeto sentitzeko?” galdera planteatzen digu Yolanda Iglesias Agifeseko psikologoak, Imajinatu Buru Osasuna guztion eskura sentsibilizazio kanpainako azken bideoan. Egunero aurrera egiten lagunduko diguten helburu txikiak jartzea gomendatzen digu; izan ere, buru nahasmendurik edo gaixotasunik…
Agifesek depresioa ekiditeko eta gainditzeko jarraibideak eskainiko ditu Arrasaten
Data: Azaroak 27, asteazkena. Lekua: ARRASATE. Kulturate, Loramendi aretoa (sarrera Otalora kalean). Ordua: 18:30 Hizlaria: Yolanda Iglesias, Agifeseko psikologoa. Hizkuntza: gaztelania Sarrera doan. Agifesek depresioari eta gogo-aldartearen beste nahasmendu batzuei buruzko hitzaldia eskainiko du asteazken honetan, azaroak 27,…
Adituek eskizofrenia tratatzeko baliabide gehiago eskatu dizkiote Bruselari
Nazioarteko hainbat adituk osasun agintariei zuzendutako txostena idatzi dute eskizofrenia duten pertsonei babes osoa eman eta gizarteratzen laguntzeko. Izan ere, munduan 26 miloi pertsonak baino gehiagok dute eskizofrenia. Roche indrustria farmazeutikoaren babesa duen dokumentu hori Bruselan aurkeztu diote Europako…
Estigmaren aurka aurpegia emango duen ezagun baten bila
Datuak esanguratsuak dira: Munduko Osasun Erakundearen arabera, lau pertsonatik batek buru nahasmenduren bat izango du bere bizitzan zehar. Beraz, buru osasuna guztion ardura da, baina maiz isilpean gordetzen dugu. ‘Aurpegi ezagun baten bila’ kanpainaren helburua gizartea Buru Osasunaren estigmaren…
Fedeafesek Julián de Ajuriaguerra saria jaso du
FEDEAFESeko presidenteak, Mª Ángeles Arbaizagoitiak, psikiatria elkarteari eskerrak eman dizkio eta horrelako sariek buru gaixotasuna duten pertsonen alde lanean jarraitzeko indarra ematen dutela azpimarratu du, estigma soziala baztertzeko eta buruko eritasunak gainontzeko gaixotasunekin parekatzeko. Lekeition burutu den Euskadiko eta Nafarroako…
“Nahasmendu bipolarra izan arren, bizitza disfruta daiteke”
Naturaltasun handiz, bere errekuperazio prozesua eta gaixotasunarekin elkarbizitza azaldu zituen, eta “nahasmendu bipolarrarekin bizitzaz disfrutatu ahal dela, eta beharrezkoa dela” azpimarratu zuen. Bere mezu baikorrak eta errealistak galdera ugari sortu zituen bertaratu zirenen artean: buru gaixotasunaren ingurukoak, tratamenduari buruzkoak eta…
Nahaste bipolarraren inguruko errekuperazio esperientziak hizpide Hernanin
Data: Azaroak 7, osteguna. Lekua: Biteri kultur etxea. HERNANI. Ordua: 18:30 Parte-hartzaileak: Sergio Saldaña Soto, Tengo Trastorno Bipolar. Desmitificaciones y anécdotas liburuaren egilea. Nahasmendu bipolarra daukaten hainbat pertsona. Iker Arrizabalaga, Agifeseko psikologoa. Sarrera doan. Hizkuntza: gaztelania. Nahasmendu bipolarra…
Profesionalen papera buru gaixotasunen errekuperazio prozesuan
PPT. Margarita Mª Hernanz, ASVAReko presidentearen hitzaldia
Rosalía Sánchez, gure kolektiboaren bozeramaile ETB2n
Rosalía Sánchez Agifeseko kideak ETB2ko ‘Sin ir más lejos’ programan parte hartu zuen atzo buru gaixotasunarekin duen esperientziaren berri emateko. Semearen eskizofreniaz mintzatu zen, gaixotasunaren sintomak eta garapena azaldu zituen eta bere senideak izan duen errekuperazioa nabarmendu zuen. Mila esker…
Traslada Teatro taldeak ‘Un loco de desatar’ antzezlana aurkeztuko du Zumarragan
Zumarragako Zelai Arizti zinemak ‘Un Loco de Desatar. Las paradojas del cósmico’ antzezlana hartuko du datorren urriaren 18an, arratsaldeko zazpietan. Sardo Irisarri aktoreak Amador pertsonaia taularatuko du. Denbora luzean osasun mentaleko zentro batean egon ondoren, berriro gizarteratzea izango du erronka.…
Buru gaixotasuna duten pertsonen gizarteratzea aztertuko du Agifesek ‘Elling’ filmari buruzko zineforum saio batean
Agifesek Elling filmaren inguruko zineforum saioa zuzenduko du ostiral honetan, urriak 18, Elgoibarko kultur etxean, 19:00etatik aurrera. Osasun mentaleko klinika batean egonaldi luzea egin ondoren gizarteratu beharrari aurre egiten dioten bi gizonen bizipenak kontatzen ditu pelikulak. Saioa Agifeseko sentsibilizazio batzordeak…
Eskizofrenia hautemateko eta gaixotasuna duen pertsonari laguntzeko aholkuak
Amaia Elícegui psikologo eta familia-psikoterapeutak eskizofrenia hautemateko eta gaixotasuna duen pertsonari laguntzeko aholkuak eskaini zituen urriaren 10ean Zumarragan. Agifesek Buru Osasunaren Munduko Egunaren harira antolatutako hitzaldian, patologia horrek “pentsamendua eta erantzun emozionala pobretzen dituela, eta errealitatearekiko harremana murrizten duela” azaldu…
“Aldartea, maitasuna, hitz egitea eta medikazioa errekuperaziorako ezinbesteko elementuak dira”
Buru Osasunaren Munduko Egunean Agifeseko hainbat kidek buru gaixotasunaren inguruko bizipenak partekatu zituzten Bentaberriko Ibiltzen zentroan. Iker Arrizabalaga psikologoak moderatutako hizketaldian, 25 eta 48 urte bitarteko parte-hartzaileek gaixotasuna lehen pertsonan nola bizi duten kontatu zuten, aurreiritziak baztertzeko eta gaixotasuna duten…
Zatoz gurekin Buru Osasuna aldarrikatzera!
Publiko guztiari eta gure helburu berberak partekatzen dituzten elkarteei irekitako festa ospatu nahi dugu, guztion batasunak gure kolektiboari indarra ematen baitio. Hori dela eta, jardunaldian zehar gauzatuko ditugun ekitaldietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Jardunaldia Donostiako Boulevardeko kioskoan elkarretaratze…
Baditugu ‘Buru Osasuna Fokatu’ argazki lehiaketako hiru irabazleak
Agifeseko sentsibilizazio batzordeak BURU OSASUNA FOKATU II. argazki lehiaketako irabazleak hautatu ditu dagoeneko. Irabazlea Enrique Casteloren ‘Aurrera egitea’ lana da, bere mezuarengatik eta kalitate teknikoarengatik. Bigarren saria María Paula Fontana Guiñazúrentzat da, bere ‘Bideak Amesten’ lanarengatik. Amesten eta aurrera begira…
Buru Osasunaren arloko profesionalek buru gaixotasuna duten pertsonen errekuperazio aukerak aztertuko dituzte
Goizeko 9etatik 14etara arte garatuko den topaketa Margarita Mª Herranz Birgaiketa Psikosozialaren Euskal Elkarteko presidentearen hitzaldiarekin inauguratuko da, eta jarraian ‘World Café’ saioa izango da. Espazio horretan, partaideak bi eztabaida-taldetan banatuko dira eta buru gaixotasuna duten pertsonen behar sozialei erantzuna…
