Berriak eta agenda

Solo dokumentala eskainiko du Agifesek gaur Errenterian eta bihar Eibarren

Agifesek Vicente Rubiok zuzendu eta egindako ‘Solo’ dokumentalaren bigarren bideoforuma egingo du gaur Errenterian, ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ kanpainaren barne. Eta hurrengo proiekzioa Eibarren izango da, bihar, hilak 29. Eskizofreniaren ikuspegi itxaropentsua eskaintzen duen filma Errenteriako…

Eskizofreniari aurrea hartu eta bere kabuz bizi nahi duen gazte baten kasua azaltzen du Agifesen azken bideoak

Agifesen ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ sentsibilizazio kanpainak bide erdia egin du jada bere seigarren bideoaren aurkezpenarekin. Protagonistak dira Su Ta Gar musika taldeko lider Aitor Gorosabel eta Xabi Sarasketa, eskizofrenia paranoidea duen 27 urteko gaztea. Aspalditik…

‘Solo’ dokumentalaren lehenengo proiekzioak mahai-inguru interesgarri baterako bidea ireki zuen

Lehengo astean ‘Solo’ dokumentalaren inguruko lehenengo bideoforuma egin zen Elgoibarko kultur etxean. Agifesek antolatu zuen saioa ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ sentsibilizazio kanpainaren barnean. Berrogei bat pertsona gerturatu ziren proiekziora. Filmaren protagonista eta egileak eskizofrenia paranoidea dauka…

Euskadi Directo telebista saioak Agifeseko aisialdi programako bi erabiltzaile elkarrizketatu zituen

ETB2ko Euskadi Directo programak Agifeseko aisialdi tailerrei buruzko erreportajea emititu zuen 2011ko maiatzaren 24an. Apirileko eta maiatzeko bideoetako protagonistei, Martin Combeau eta Iñigo Montoyari, elkarrizketa egiten zieten.

“Nunca se había hecho un documental esperanzador sobre la esquizofrenia”

Entrevista realizada a Vicente Rubio en Diario de Castillla la Mancha (10-06-2010) Vicente Rubio (Villena, Alicante, 1971) acaba de estrenar “Solo”, un documental en el que lo ha hecho todo y que refleja qué es la esquizofrenia. Aunque ya ha…

Eskizofreniari buruzko “Solo” dokumentalaren proiekzioak egingo ditu Agifesek

Agifesek Vicente Rubiok zuzendu eta egindako ‘Solo’ dokumentalaren proiekzio ziklo bat antolatu du, ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ kanpainaren barne. Eskizofreniaren ikuspegi itxaropentsua eskaintzen duen filma Gipuzkoako zenbait udalerritan proiektatuko da ekaina eta uztaila bitartean. Lehenengo bideoforuma…

Agifeseko bi bazkide, Euskadi Irratiko Ilargipean saioan

Agifeseko bi bazkide elkarrizketatu dituzte Euskadi Irratiko Ilargipean saioan: Begoña Meana elkarteko erabiltzailea eta bere ama Begoña Biritxinaga. Buruko gaixotasunek eguneroko bizitzan eta familian duten eraginaz, eta senideen, lagunen eta gertukoen laguntzaren garantziaz mintzatzen dira. Alaba diagnostikatu zutenetik egun arte…

Radio Irunek Luis Urbieta elkarrizketatu zuen

Luis Urbieta, Agifeseko sentsibilizazio batzordeko arduraduna, iragan maiatzaren 2an elkarrizketatu zuten Irungo Cadena Ser irratian. Besteak beste, 2011ko sentsibilizazio kanpainaz eta Agifes Sarien banaketaz hitz egin zuten saioan. Izan ere, Irungo Udala saritua izan zen, beste entitate batzuekin batera, urtetan…

Agifesen kanpaina, ETB2ko Teleberrian

ETB2ko Teleberrian emititutako erreportajea, 2011ko apirilaren 19an. Agifesen sentsibilizazio kanpainari buruz hitz egiten dute eta momentura arte egindako lau bideoen irudiak jartzen dituzte. Gainera, ikus-entzunezko horietako partaideen esperientzia pertsonalei erreferentzia egin eta protagonistek horiek jendaurrean azaltzearen garrantzia azpimarratzen dute.

Agifesek eskizofrenia hartu du ardatz gisa bere bosgarren sentsibilizazio bideoan

Agifesek ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ gizarte sentsibilizazio kanpainaren bosgarren bideoa zabaldu du. Oraingoan, Vaya Semanita telebista saioko aktore ezagunenetakoa den Javier Antón-en kolaborazioa lortu du Agifesek. Antzezleak eskizofrenia paranoidea duen Martín Combeau-rekin solas egiten du bideoan.…

Agifesen kanpainak interesa piztu du Katalunian

Aitor Ubarretxena Agifeseko komunikazio arduradunari elkarrizketa egin diote Kanal Barcelona irratiko Lunética saioan, buruko osasunari buruzkoa. Hizpide izan zituzten Agifesen sentsibilizazio kanpaina, 2011ko apirilean egindako sari-banaketa eta elkartearen 25 urteak. Gainera, aurkezleak iragarri zuen Katalunian ere buruko gaixotasunen inguruko estigmaren…

Erakundeek Osasun Mentalaren alde lanean jarrai dezaten eskatu du Agifesek

Agifesek sari-banaketa bat egin zuen apirilaren 16an, bere 25. urteurrena dela eta, hainbat entitatek eta pertsonek egin dioten ekarpena eskertzeko asmoz. Horrela, buruko gaixotasuna duten pertsonak eta senideak biltzen dituen Gipuzkoako elkarteak saritu ditu Gipuzkoako Foru Aldundia, Arartekoaren instituzioa, Kutxa…

Buruko gaixotasuna eta talentu artistikoa hizpide dituen Agifesen bideo batean kolaboratu du Africa Baetak

Agifesek ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ gizarte sentsibilizazio kanpainaren laugarren bideoa zabaldu du gaur. Africa Baeta ETB2ko aurkezle ezagunak borondate osoz parte hartu du bideoan. Ikus-entzunezko horren bitartez, “jeinutasunak” eta buruko gaixotasunak bat egiten duten kasuei erreferentzia…

Agifes Sariak: gure kolektiboari gehien lagundu dieten pertsonei eta entitateei omenaldia

Azken mende laurden honetan izandako lorpenak ez genituzke eskuratuko Agifesekin estuki elkarlanean aritu diren pertsonen eta entitateen laguntzarik gabe. Gure eskerrik zintzoena adieraztearren, sari banaketa ekitaldi bat antolatu dugu datorren larunbaterako, apirilak 16, Donostiako Amara Plaza hotelean. 11etatik aurrera egingo…

“Familia askorentzat lagungarria izango litzateke Agifesen haur eta gazteentzako sail bat sortzea”

Maite Piñeiro haur eta gazteen psikiatra ospetsuak Agifeseko kideak animatu zituen, iragan martxoaren 31an Ibiltzen Benta Berrin eskainitako hitzaldi batean, elkartearen barne ume eta nerabeentzako atal bat sortzera, desoreka psikikoak dituzten gaztetxoen familiek nora jo izan dezaten. Duela ia hamarkada…

Aquariumera bisita

Eibarko eguneko zentroko eta Donostiako aisialdi taldeko 30 kide Donostiako Aquariumera joan ziren bisita interesgarri bat egitera. Vicente Zaragüetak, Aquariumeko lehendakariak, irribarre batekin harrera beroa egin zien eta, modu alai batean eta txantxen artean, erabiltzalei beren jatorriaren buruz galdetu zien.…

‘Familiei laguntzea haurrek sufritzen dutenean’ hitzaldia eskainiko du Agifesek

‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako ekintzen artean, ‘Familiei laguntzea haurrek sufritzen dutenean’ izenburudun hitzaldia eskainiko du Agifesek datorren ostegunean, martxoak 31. Ibiltzen Benta Berri zentroan izango da (Bertsolari Xalbador, 4-6 behea. Donostia), 19:00etan,…

Karlos Arguiñanok parte hartzen du Agifesen sentsibilizazio kanpainaren hirugarren bideoan, nahasmendu ziklotimikoari buruzkoa

Agifesek ‘Askatu zeure burua: buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ sentsibilizazio kanpainaren hirugarren bideoa aurkeztu du. Karlos Arguiñano sukaldari ospetsuak borondate osoz parte hartu du, Javi Garda Agifeseko bazkidearekin batera, nahasmendu ziklotimikoa ardatz duen ikusentzunezko horretan. Hiru minutuko bideo horrek protagonistek…

Piedad Calvo eta Yolanda Guillen elkarrizketatu ditu Radio Euskadik

Agifeseko zuzendaritza batzordeko kide Piedad Calvo eta Yolanda Guillén monitorea elkarrizketatu zituzten Radio Euskadi, iragan martxoaren 14an. Osasun mentalak Gipuzkoan eta Euskadin bizi duen egoera eta aurrez aurre dituen erronkak aztertu zituzten eta ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak…

Cerebro adolescente en ebullición

ABC (14-03-11 ) Pilar Quijada El último informe sobre la infancia no deja bien la salud mental de las próximas generaciones. Uno de cada cinco niños y adolescentes padecen algún trastorno o problema de conducta. Del 20% de chavales, solo…

Sentsibilizazio kanpainako bideoak arrakasta handia izaten ari dira

‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ kanpainako lehenengo bideoak, Mikel Unanue pilotari ohia eta Agifeseko erabiltzaile Luciano García protagonista gisa dituenak, 1.000 bistaratze baino gehiago lortu ditu Youtuben. Fermin Muguruzaren eta Lucas Parma Calvoren arteko elkarrizketa laburbiltzen duen…

Zuzendaritza batzordeko kide Rosalía Sánchez eta Jose Mari Irazusta elkarrizketatu ditu Onda Vascak

Agifeseko zuzendaritza batzordeko kide Rosalía Sánchez eta presidenteorde Jose Mari Irazusta elkarrizketatu zituzten Onda Vasca irratian, iragan otsailaren 7an. Osasun mentalak Gipuzkoan eta Euskadin bizi duen egoera eta aurrez aurre dituen erronkak aztertu zituzten eta ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen…

“Buru-nahasmenduak tratatzerakoan, organismoa orekatu behar da lehendabizi”

Insumed Medikuntza Biologikoko Goi Mailako Institutuko zuzendari Felix Irigoyen medikuak baieztatu zuen atzo, Ibiltzen Benta Berrin, “buruko gaixotasun guztiak asaldura metaboliko multzo batek eusten dituela. Disfuntzio organikoa ezagutzen ez badugu, ezin dugu nahasmendua sendatu”. Agifesen sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako ‘Buruko…

Buruko nahasmenduak medikuntza biologikoarekin tratatzeari buruzko hitzaldia eskainiko du Agifesek

Agifesek ‘Buruko nahasmenduak eta medikuntza biologikoa’ hitzaldia antolatu du ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ gizarte sentsibilizazio kanpainaren testuinguruan. Mintzaldia datorren ostegunean, otsailak 24, izango da 18:30ean Ibiltzen Benta Berri zentroan (Bertsolari Xalbador, 4-6 behea. Donostia), eta INSUMED…

Sentsibilizazio batzordeko komunikatua

Komunikabideei eskertu nahi diegu 25. urteurreneko kanpainaren lehenengo hilabete hauetan Agifesi ematen ari diren laguntza. Ilusioz eta anbizioz beteriko proiektua jarri dugu martxan eta, hilabetez hilabete, buruko gaixotasunarekin loturiko gai ezberdinak jorratuko dituen kanpaina garatuko dugu. Agifeseko bazkideengana ere zuzentzen…

Buruko gaitza duten gazteek heziketaren arloan eta gizartean jasaten duten estigmari aurre egiten dio Agifesek

Agifesek ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ gizarte sentsibilizazio kanpainaren bigarren bideoa aurkeztu du. Fermin Muguruza musikariak modu desinteresatuan parte hartu du, Lucas Parma Calvo Agifeseko erabiltzailearekin batera, gazteek heziketaren arloan eta gizartean sufritzen duten estigmari aurre egiteko…

Webgune berria estreinatu dugu!

Kanpainaren hasiera aprobetxatu nahi izan dugu webgune berria aurkezteko. Optimizatu egin dugu eta diseinu erakargarriagoa eman diogu, bai eta gure mezua zabaldu nahi dutenentzako materiala jasotzen duen atal berria sortu ere.

ETB1eko ‘Arratsaldero’ programak Agifeseko bi ordezkari elkarrizketatu ditu

ETB1eko ‘Arratsaldero’ programak Agifeseko bi ordezkari elkarrizketatu zituen iragan urtarrilaren 28an eta, bideoan ikus daitekeen moduan, hizpide izan zituzten entitatearen historia eta martxan dagoen kanpaina. Telebistako platoan izan ziren Ramon Beltza Segi Hiruko sustatzaile eta Agifesek Hernanin duen lan zentroko…

Onda Vasca irratiak Agifeseko bi kide elkarrizketatu ditu

Entzungai daukagu hemen Onda Vasca irratiak, iragan urtarrilaren 27an, Piedad Calvo Sentsibilizazio batzordeko kideari eta Pilar Aramendi elkarteko lehendakari ordeari egindako elkarrizketa. Agifeseko ordezkariak osasun mentalaren egungo errealitateaz eta elkarteak dituen erronkez mintzatu ziren, baita 25. urteurreneko sentsibilizazio kanpainaz ere.…

Agifes, ETB2ko ‘A2-Aspaldiko’ telebista-programan

Elkarteak protagonismoa bereganatu zuen ETB2 kateak otsailaren 2an emititutako ‘A2-Aspaldiko’ saioan. Agifeseko aisialdiko tailerretan parte hartzen duten 32 pertsona izan ziren platoan publiko gisa eta hori aitzakiatzat hartuz Euskadiko osasun mentalaren egoeraz hitz egiteko aukera aprobetxatu zuten mahaikideek. Yolanda Guillén…

Phone
Email
Phone
Email