Berriak eta agenda

Buenavistako zentroaren inaugurazioa

Agifesek errehabilitazio psikosozialerako zentro berria inauguratu zuen atzo Donostian. 350 metro koadro inguruko egitura honek erabilera anitzeko hiru areto ditu eta hogei bat erabiltzaile hartzen ditu egunero. Zentroaren helburu nagusia da, bere arduradun Nerea Amunarrizen hitzetan, “buru osasun arazoak dituzten…

5 MILIA lasterketaren laburpen bideoa

2012ko urriaren 7an Donostian ospatutako 5 MILIA Buru Osasunaren Alde I. Lasterketa Solidarioaren laburpen bideoa da hau. 500 pertsona baino gehiagok bat egin zuten buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen kolektiboari laguntza emateko ekimen honetan.

“Horma zurietako iratxoak” liburua aurkeztu du Álvaro de la Fuente Agifeseko kideak

‘Horma zurietako iratxoak’ liburua aurkeztu zuen atzo Oiartzunen Álvaro de la Fuente Agifeseko kideak, eskizofreniarekin bizi duen esperientziaren berri ematen duen lana. Udaletxean ospatutako ekitaldian izan ziren Álvaroren bikote eta elkarteko bazkide Aloña Aristizabal, Udaleko kultur arloko arduradunak eta Iker…

5 MILIA lasterketaren albuma

5 MILIA Buru Osasunaren Alde lasterketak arrakasta handia lortu du bere lehenengo ekitaldian. Aukera hau baliatu nahi dugu eskerrak emateko babesle, laguntzaile, boluntario eta korrikalari guztiei. Hona hemen probaren argazki sorta. Bestalde, argazki gehiago aurkituko dituzue gure Facebookeko orrialdean.

Agifeseko bi bazkidek eskizofreniarekin bizitako esperientziari buruzko liburua aurkeztuko dute bihar

Álvaro de la Fuentek, bere neskalagun Aloña Aristizabalen laguntzaz, eskizofreniarekin bizi duen esperientziari buruzko liburua aurkeztuko du bihar, 19:30etan, Oiartzungo udaletxean. Bi protagonistok Agifes elkarteko kideak dira, eta lan hau Buru Osasunaren Munduko Egunaren harira aurkeztu nahi izan dute. Álvarok…

Buru gaixotasuna duten pertsonen senide eta hurbilekoentzako aholkuak eskainiko ditu Agifesek Tolosan

Izenburua: ‘Norbere burua zaintzea, besteei zaindu ahal izateko. Buru gaixotasuna duten pertsonen senide eta hurbilekoentzako aholkuak’ Data: urriak 10, asteazkena Ordua: 19:00etan Lekua: Tolosako kultur etxea. Triangulo plaza. Areto nagusia. Hizkuntza: gaztelania Agifesek, buru gaixotasuna duten senide eta pertsonen Gipuzkoako…

Ander Rodríguez: “Urtero 5.000 kasu berri hartzen dituzte Gipuzkoako buru osasun zentroek”

Gizarte Gaietako diputatu Ander Rodríguezek jakinarazi du, gaur, urtero 5.000 kasu berri hartzen dituztela Gipuzkoako buru osasun zentroek, eta iaz zifra hori %6,49 handitu zela 2010arekin alderatuz. Horrez gain, gogorarazi du 25.000 gipuzkoar daudela buru osasun arazoengatik tratamenduan, eta datu…

500 pertsona baino gehiago, buru osasunaren alde korrika

Bostehun pertsonatik gora parte hartu dute gaur goizean ‘5 MILIA Buru Osasunaren Alde’ I. lasterketa solidarioan. Zortzi kilometroko ibilbidea egin dute Donostian barrena, antolatzaileek banatutako kamiseta zuriak soinean jantzita, buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen kolektiboari laguntza emateko. Probaren irabazleak…

Buru gaixotasunari eta arazoak dituzten pertsonen laneratzeari buruzko ikastaroa eskainiko dio Agifesek ikasle talde bati

Iker Arrizabalaga Agifeseko psikologoak eta Verónica Pazos gizarte langileak buru gaixotasunari eta kolektiboaren gizarteratze eta laneratzeari buruzko hitzaldia eskainiko dute bihar Andoaingo Leitzaran ikastetxean. Gizarte Integrazioko goi mailako zikloko ikasleei zuzendutako ekimen honen helburua da buru gaixotasunaren prebentzioa bultzatzea eta…

Tolosa acogerá la celebración anual del Día Mundial de la Salud Mental el 14 de octubre

Con la llegada del otoño, Agifes se prepara para celebrar una de las principales fiestas de su calendario anual. El Día Mundial de la Salud Mental, cuya fecha oficial es el 10 de octubre, vendrá acompañado de diversas acciones, entre…

“El nuevo centro de Buenavista nos permite desarrollar mejor nuestro trabajo y ofrecer un servicio más completo”

Agifes ha estrenado en junio un nuevo centro de rehabilitación psicosocial en el barrio donostiarra de Alza, con la colaboración de Kutxazabal, Diputación Foral de Gipuzkoa, Ayuntamiento de San Sebastián y Fundación Why Not?. La inauguración oficial del local tendrá…

Ikuskizun bikaina

Benta Berriko erabiltzaileek ikuskizun bikaina eskaini zuten irailaren 21ean Donostiako Lugaritz kultur etxean. Ikusle andana gerturatu zen aretora, eta antzerki, dantza zein monologo dibertigarriekin osatutako saio batez gozatu ahal izan zuten. Taula gainean, euren monitoreekin batera, ederki erakutsi zuten euren…

Agifes elkarteak eta Why not? fundazioak buru osasunaren aldeko “kirol festa handi” batean parte hartzera animatzen dute

Agifes elkarteak eta Why not? Fundazioak ‘5 MILIA Buru Osasunaren Alde’ Lasterketa Solidarioa aurkeztu dute gaur. Lehenengo aldia da horrelako kirol jaialdia ospatzen dela Gipuzkoan, eta antolatzaileen helburua da ahalik eta korrikalari gehien elkartzea, datorren urriaren 7an, Donostian, buru osasun…

Benta Berriko erabiltzaileek Oscar Terol izan dute maisu

Ibiltzen Benta Berriko erabiltzaileek antzerki jaialdia eskainiko dute ostiral honetan, hilak 21, Donostiako Lugaritz kultur etxean, 19etan. Ikuskizuna eskaini aurretik maisu berezi baten bisita jaso dute, Oscar Terol umoristarena, hain zuzen ere. Aktoreak antzezpena lasaiago egiteko aholku batzuk eman dizkie.…

Agifesek irabazi du Why not? fundazioak antolatutako areto futboleko txapelketa

Agifeseko neska-mutilek irabazi zuten pasa den ostiralean Usurbilgo Sendategian jokatutako areto futbol txapelketa. Why not? Fundazioak finantzatutako ekitaldiaren helburua zen jardunaldi desberdina, dibertigarria eta osasungarria ospatzea. Bertan parte hartu zuten Agifeseko bi taldek, Arrasateko eta Donostiako San Juan de Dios…

Buru gaixotasunari buruz ikasteko eta familien bizikidetza hobetzeko doako ikastaroa Arrasaten

ARRASATE Noiz: irailak 20, urriak 4 eta 18, eta azaroak 8 eta 22. Non: Kulturate (aula Jokin Zaitegi), Azoka kalea 1. Ordua: 18:30tik 20:00etara Izen-emateak: Parte hartzeko interesa dutenek Agifesen egoitzaren dei egin dezakete (943 474337). Agifesek buru gaixotasuna duten…

Ibiltzen Benta Berri aldizkariaren lehenengo zenbakia

Ibiltzen Benta Berri errehabilitazio psikosozialerako zentroko erabiltzaileek beren lehenengo aldizkaria plazaratu dute. Online argitalpen honen lehenengo zenbakiak eduki anitz eta interesgarriak ditu: elkarrizketa, errezetak, txangoak, zinema, liburuak, musika, umorea, etab. Open publication – Free publishing – More agifes

Buru gaixotasunari buruz ikasteko eta familien bizikidetza hobetzeko doako ikastaroa Irunen

Agifesek buru gaixotasuna duten pertsonen senide edo zaintzaileei zuzendutako doako ikastaroa eskainiko du Irunen, euren ahaideekin duten bizikidetza hobetzeko teknikak ikas ditzaten. ‘Baikor pentsatu nahi duzu?’ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako formazio ekintza hori hiru saiotan gauzatuko da (irailak 13 eta…

5 MILIA BURU OSASUNAREN ALDE I. Lasterketa Solidarioa

2012ko urriaren 7an 5 MILIA BURU OSASUNAREN ALDE I. Lasterketa Solidarioa izango dugu Donostian, Agifesek eta Why Not? fundazioak antolatuta, Baikor pentsatu nahi duzu? sentsibilizazio kanpainaren barne eta Buru Osasunaren Munduko Egunaren harira. Korrikaldiaren helburua da buru gaixotasunaren beldur, baztertze…

Iker Arrizabalaga eta Nekane Azuabarrenari elkarrizketa Euskadi Irratian

Iker Arrizabalaga eta Nekane Azuabarrena Agifeseko kideak elkarrizketatu dituzten Euskadi Irratiko Ilargipean irratsaioan. Elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuak azaldu dituzte, eta hizpide izan dituzte, batik bat, gaixotasuna duten pertsonentzako eta senideentzako laguntza taldeak, Etxez etxeko arreta programa eta errehabilitazio psikosozialeko zentroen…

Buenavista errehabilitazio psikosozialerako zentro berria

Hemos estrenado recientemente el nuevo centro de rehabilitación psicosocial Buenavista, situado en el barrio de Alza, en Donostia. En esta ocasión entrevistamos a Nerea Amunarriz, responsable del nuevo centro que se ha podido poner en marcha gracias a la colaboración…

“Erabiltzaileen eta senideen jabekuntzari eta autonomiari lehentasuna ematen dion bizi-kalitate eredu baten aldeko apustua egin dugu”

¿Cuáles son los principales objetivos del nuevo equipo técnico? El nuevo equipo se incorpora con varias líneas estratégicas, con la finalidad de mejorar la imagen y el alcance de Agifes en la sociedad como referente en la atención a la…

Buruko gaixotasuna dutenei pertsonei, senideei eta zaintzaileei zuzendutako programa eta ekimenak

Agifesek senideentzako prestakuntza ikastaroak eskaini ditu Zarautzen, Azpeitian eta Elgoibarren. Lehenengo saio horietan 90 familiarteko baino gehiago bildu ziren eta, arrakasta hori ikusita, Gipuzkoako beste udalerri batzuetan ekintza berriak antolatzeko erabakia hartu dugu. Hurrengoa, irailean, Arrasaten egingo da, eta aurrerago…

‘Gogo-aldartearen nahasmenduak: nahasmendu bipolarra eta depresioa’, Zarautzen

Yolanda Iglesias Agifeseko psikologoak eskainiko du hitzaldia eta mintzagai izango ditu nahasmendu afektiboen arrisku faktoreak, estresaren eragina, emozioek duten zeregina eta horien adierazkortasuna; norbere burua zaintzearen garrantzia eta nahasmendu afektiboa duten pertsonekin harremantzeko jarraibideak. Iglesiasek joan den hilaren 21ean gai…

Asteburuetako Aisialdi eta Denbora Libreko Kluba

Hasierako fase honetan Ibiltzen Benta Berrin egingo dira ekintzak, bai eta ingurune komunitarioan ere. Modu horretan, larunbatetan, 16:30etik 19:30era bitartean, irteerak, bisitaldiak eta abar egingo dira, eta ekitaldi anitzetan parte hartzeko aukera ere izango dute partaideek. Aurrerago, lehenengo hilabeteetako garapena…

Agifesek ‘Arima egoeraren nahasmenduak: nahasmendu bipolarra eta depresioa’ hitzaldia eskainiko du

Noiz: Ekainaren 20an. Non: Ibiltzen Benta Berri. Bertsolari Xalbador kalea, 4-6 behea (Donostia) Ordua: 18:30ean Agifesek ‘Arima egoeraren nahasmenduak: nahasmendu bipolarra eta depresioa’ hitzaldia antolatu du, aipatu buruko gaixotasunen inguruko ezagutza gizarteari zabaltzeko helburuarekin. Ekainaren 20an Ibiltzen Benta Berri errehabilitazio…

Agifesen etxez etxeko esku-hartze programa

Bideo honetan, Yolanda Iglesias psikologoak Agifesen etxez etxeko esku-hartze programaren nondik norakoak azaltzen ditu.

Agifesen I. Buruko Osasuna fokatu Argazki Lehiaketa

I. ‘Buruko Osasuna Fokatu’ Argazki Lehiaketa abian da. Buruko gaixotasuna duten pertsona eta senideei begirada baikorrak eskaintzeko eta kolektibo honek pairatzen dituen aurreiritziak gainditzen laguntzeko sortu dugu ekimen hau, eta gizarte osoari parte hartzeko gonbita luzatzen diogu. Buruko Osasunarekiko errespetua…

Aisialdi eta Denbora Libreko kideek irudimena aske utzi dute

Aisialdi eta Denbora Libreko erabiltzaileek irudimena aske utzi dute eta gai anitzeko ipuinak idatzi dituzte. Ondoren aurkezten dizkizuegun testuekin esperientzia eta abendura ugari biziko dituzte irakurleek. EL PRINCIPE FERNANDO El príncipe Fernando poseía un gran castillo, con una princesa, un…

Ruth Encinas gerenteari Onda Cero irratian egindako elkarrizketa

Pasa den apirilaren 19an Ruth Encinas Agifeseko gerenteari Onda Ceron egindako elkarrizketa, elkartearen egoitza berriaz eta ‘Baikor pentsatu nahi duzu?’ sentsibilizazio kanpainaz hitz egiteko.

Phone
Email
Phone
Email