Berriak eta agenda
Buru Osasuna Euskadik osasun mentalari buruzko eztabaida publikotik erantzun zehatzetara igarotzea aldarrikatu du
Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, euskal federazioak arretarako baliabide gehiago jartzea, itxaron-zerrendak murriztea eta osasun-, gizarte- eta hezkuntza-arloen arteko koordinazioa hobetzea aldarrikatu du, gazteek beren bizi-proiektuak aukera-berdintasunean garatu ahal izan ditzaten.
Gehiago irakurriXVI FEAFES Kongresu Jardunaldiak Cuencan
Urriaren 22, 23 eta 24an XVI FEAFES Kongresu Jardunaldiak izango dira Cuencan “Estrategia osasun mentalean: Parte Harzteko konpromisoa” lelopean. Jardunaldi hauek FEAFES famili eta eri psikikoen Elkarteen Espainiako Konfederazioren Gaztela-Mantxako delegazioak eta gaixotasun mentalaren Espainiako formazio eta informazio zentroak antolatu…
Asvar-ek antolatutako X Jardunaldiak: “Aisialdiaren bila. Aisialdi terapeutikotik aisialdi normalizatura”.
Asvar, Errehabilitazio psikosozialeko Euskal Elkarteak X Jardunaldiak ospatuko ditu datorren azaroaren 20an Deustuko Unibertsitateko auditorioan. “Aisialdiaren bila. Aisialdi terapeutikotik aisialdi normalizatura” izango da aurtengo saioen leloa. Gaixotasunak eragindako trastorno grabeak dituzten aisialdia aztertzeko helburuarekin Aisialdiaren kontzepzioa, aurkitutako zailtasunak eta aisia…
ASAPME elkarteak XVII Sari Banatze Ekitaldia egingo du
ASAPME, Aragoiko Osasun Mentalaren aldeko Elkarteak, XVII. Sari Banatze Ekitaldia ospatuko du datorren urriaren 1ean, Zaragozan. Gonbidatu berezia Alex Rovira izango da, Brújula interior, El Laberinto de la felicidad edo Palabras clave liburuen egilea. ASAPME orain dela 25 urte jaio…
XVI FEAFES Kongresu Jardunaldira joateko izen emate epea irekita dago
XVI FEAFES Kongresu Jardunaldira joan nahi dutenentzat izen emate epea irekita dago irailak 30 arte. Titulu bezala “ESTRATEGIA OSASUN MENTALEAN: Parte Hartzeko Kompromisoa” eramango duen kongresu hau Cuencan ospatuko da urriak 22, 23 eta 24ean hain zuzen. Interesa dutenak Cristian…
Gaztela Mantxako Osasun Mentaleko baliabideek 3.500 pertsona baino gehiago zaintzen dituzte
Gaztela mantxako gobernuak 3.500 baino plaza gehiago prestatu ditu gaixotasun mentala duten pertzonentzat sare soziosanitarioan barneratzen diren errehabilitazio psikosozialeko eta laboraleko egituren barruan. Egitasmo hori Gaixotasun Mentala dutenen Integrazio Soziolaboralarentzako Fundazioaren (Fislem) bitartez egin dute, familien elkarteen elkarlaguntzartekin. 2005-2010 Osasun…
Gaztela Mantxak gaixotasun mentaleko 235 egoitza-leku baino gehiago ditu
Gaztela Mantxako gobernuak gaixotasun mentaleko 235 egoitza-leku baino gehiago ditu (151 etxe gainbegiratuetan eta 84 komunitate erresidentzietan) autonomia-erkidegoko Fundazio Soziosanitarioaren (Fislem) bitartez . Halaber, aurreikusita dago 2010. urterako 80 plaza berri prestatuak egotea Komunitateen Batzordeak aurten zazpi miloi euro zuzenduko…
Valladolidek gaixotasun mentala dutenentzako minierresidentzia bat izango du eta Gaztela Leongo zentroen sarean sartuko da
Pasa den uztailean Valladoliden gaixotasun mental larria dutenentzako minierresidentzia bat eraikitzeko baimena ematen duen protokoloa sinatu zen. Modu honetan, hiria Gaztela Leongo zentroen sarean sartu da. Autonomia-erkidegoan martxan dago dagoeneko Torokoa (Zamora), Avila eta Burgosekoak eraikitzen ari dira, Leon eta…
Hamar egun Salouen gozatzeko
Ibizan egin ziren udalekuen ostean, Agifesek beste bidaia bat antolatu du Fedeafesekin batera, eta oraingoan Salou eta inguruak ezagutzeko eta bertan hamaika ekintzarekin gozatzeko aukera izango dute erabiltzaileek. Guztira, Agifeseko 15 kidek parte hartuko dute esperientzia honetan gainontzeko elkarte euskaldunetako…
‘El palacio de la luna’ laburmetraiak ‘Kulturaren arlotik bultzatutako integrazioaren saria’ jaso du
Ione Hernandez zuzendari donostiarrak ‘Kulturaren arlotik bultzatutako integrazioaren saria’ jaso zuen iragan uztailean El Palacio de la luna laburmetraiari esker. Gaixotasun mentala duen gazte baten istorioa kontatzen duen film honengatik 3.000 eurotako saria irabazi zuen, Euskadiko eta Nafarroako Psikiatria Elkarteak…
“Lehen mailako arreta zerbitzuek prest egon behar dute nahaste mentalen detekzio eta tratamendu goiztiarra egiteko”
Rafael Benito psikiatrak lehen mailako arreta zerbitzuan maiztasun gehiagorekin aurkitzen diren nahaste mentalen gaineko hitzaldi interesgarria eskaini zuen iragan uztailaren 16an Ibiltzen Benta Berrin. ‘Nahaste psikiatrikoak: XXI. mendeko erronka soziosanitario nagusia. Lehen Mailako Arretan dituzten ondorioak’ izenburupeko mintzaldi honetan, hainbat…
Osasun Mentalaren Mundu Egunak osasun mental eta fisikoaren osoko ikuspegia duen arreta zerbitzua aldarrikatuko du
Datorren urriaren 10ean ospatuko den 2009ko Osasun Mentalaren Mundu Egunaren leloak (‘Osasun Mentala lehen mailako arretan: tratamenduak hobetzen eta Osasun Mentala sustatzen’) azpimarratu nahi du ezinbestekoa dela buru-eritasunen arretari garrantzia gehiago eskaintzea. Osasun Mentalaren Mundu Federazioak, egun honen inguruan prestatu…
Nahaste psikiatrikoei buruzko hitzaldia Ibiltzen Benta Berrin
Rafa de Benito psikiatrak Nahaste psikiatrikoak: XXI. Mendeko erronka soziosanitario handiena (gaztelaniaz) izenburupeko hitzaldia eskainiko du datorren ortegunean, uztailak 16, Donostiako Ibiltzen Benta Berri zentroan. Lehen mailako atentzioan maitasunez detektatu daitezkeen nahasmendu mentaletan oinarrituko da aditua: antsietatea, depresioa edo nahaste…
Valentziako Osasun sailak gaixotasun mentalak dituzten pertsonen borondatez kanpoko ospitaleratzearentzako protokoloa bultzatu du
Valentziako osasun sailak gaixotasun mentalak dituzten pertsonen borondatez kanpoko ospitaleratzearentzako protokoloa bultzatu du. Helburua da arreta egokia bermatzea kontrol klinikoa egiteko psikiatria unitateetan borondatez kanpo sartzen diren pazienteei , jarduketa irizpide bateratuak eta koordinatuak erabiliz. Protokoloa hurrengo kargu publikoek berretsi…
Gaixotasun mentalak dituzten pertsonentzat 164 zentro berri sortuko ditu Valentziako Generalitateak
Valentziako Generalitateak Gaixotasun Mentalarengatik Ezgaitasun Iraunkorrak dituzten Pertsonentzat Gizarte Arretarentzako Osoko Plana prestatu du. Horrekin, 164 zentro berri eraikitzeko asmoa dute. Halaber, hurrengo bost urteetan ehuneko 180 haziko dira egoitza zein eguneko plazak, 2.196tik 6.130era pasatuz. Generalitateak 479,8 miloi euroko…
Gaixotasun mentalak ez daude ondo ikusiak postmodernitatean
Ingalaterran eta Eskozian burututako ikerketa batek zehaztu du azken urteotan gaixotasun mentala duten pertsonak gero eta baztertuagoak izaten ari direla. BJP (British Journal of Psychiatry) aldizkarian argitaratutako azterlanak baieztatu du gaixotasun mentalak lantzeko tratamenduak ez duela orokorrean osasun fisikoa hobetzen,…
García Roure:
Abel García Rouge zinemagileak ‘Una cierta verdad’ pelikula aurkeztu du, hiru urtez gaixotasun mentalaren unibertso misteriotsuan murgilduta egon ondoren. Benetako egoerak azaltzen dituen dokumental honek buruko nahaste horien “konplexutasuna” azaldu nahi du. Osasun mentaleko ospitale batean elkartzen diren bost pertsonen…
Nafarroako Osasuneko sailburua haur-psikiatria medikuntzako espezialitate bilakatzearen alde agertu da
María Kutz Nafarroako Osasuneko sailburua haur-psikiatria Espainian medikuntzako espezialitate bezala onartzearen alde agertu da, ekainaren hasieran egin zen Haurraren eta Nerabearen Psikiatriako 44. Nazio Biltzarraren inaugurazioan. Kutzek adierazi zuen medikuntzan espezializazioa “kalitatezko arrazoia” dela eta “pazientearen eta bere ingurukoen onura”…
“Hamar urtetan bikoiztu egingo da kontsulta psikiatrikoen eskaera”
Euskadin psikoanalisia barneratu duen Norberto Mascaró psikiatraren esanetan, terapia horren bitarteko gaixotasun mentalen tratamendua aldatzen ari da ikuspegi indibiduala ardatz izatetik, gero eta gehiago inguru familiarra eta soziala kontuan izan arte. Deustuko Unibertsitatean ekainaren 18 eta 20 bitartean egin diren…
Agifes.org webguneak 1.127 bisita izan ditu otsaila eta maiatza artean
Agifesen webguneak otsailatik maiatza bitartean 1.127 bisita jaso ditu. Zifra esanguratsua da hau, gizartean osasun mentalarekiko dagoen interesa, baita eta gure Elkartearekiko dagoena, antzematen laguntzen baitigu. Webguneak erregistratu dituen sarrera horiek guztietatik, 1.055 Estatuko erabiltzaileei dagozkie, eta gainerakoak gehienbat Latino…
Udalekuak Ibizan
Aurten 45 pertsonak parte hartuko dute Agifesek eta Fedeafesek antolatu dituzten udalekuetan, Ibizan. Gure elkarteko 15 pertsona izango dira zortzi egunetako oporraldiaz gozatzeko aukera izango dutenak, ekainaren 4tik 11ra. Bederatzi monitore eta koordinatzaile batekin joango dira erabiltzaileak eta Tanit Hotelean…
2009ko Osasun Mentalaren Mundu Egunaren leloa: ‘Osasun Mentala Lehen Mailako Arretan: Tratamenduak hobetzen eta Osasun Mentala bultzatzen’
Osasun Mentalaren Mundu Federazioak (World Federation for Mental Health) argitara eman du datorren urriaren 10ean ospatuko den 2009ko Osasun Mentalaren Mundu Eguneko leloa: ‘Osasun Mentala Lehen Mailako Arretan: Tratamenduak hobetzen eta Osasun Mentala bultzatzen’. Federazio honek, Osasunaren Mundu Erakundearekin (OME)…
Agifesek bitartekotza prozesu batean parte hartuko du gatazka konpontzeko
Iragan maiatzaren 20an, Agifeseko Zuzendaritza Batzordeak onartu egin zuen Lan Harremanen Kontseiluaren bitartez bitartekotza prozesu batean parte hartzea otsailaren 16tik indarrean dagoen langileen greba konpontzeko helburuarekin. Batzorde honek aurrera eraman diren negoziazio guztien jarraipena egin du eta Batzordeko hainbat kidek…
Dependentzia eta osasun mentalari buruzko informazio liburuxka berria
Duela urtebete dependentziari buruzko legea martxan ipini zenetik asko iozan dira gure elkartean gure kideek duten laguntza beharraren inguruan egindako balorazioak. Interesatuek ahalik eta informazio gehiago izateko helburuarekin, FEDEAFESeko lan taldeak (Famili eta eri psikikoen Elkarteen Euskadiko Federazioak) balorazioa prestatzeko…
Hitzaldi interesgarria Legazpin buru eritasunen inguruko estigmari eta laguntza talde eta familia elkarteen inguruan
Urola Garaiko AGIFESek konferentzia interesagarria antolatu zuen iragan maiatzaren 14an, buru eritasunaren inguruan dagoen estigma soziala eta laguntza taldeek eta elkarteek berau ezabatzeko lanean duten rolaren ingurukoa, hain zuzen ere. Egun horretako hizlaria Begoñe Ariño Jackson izan zen, EUFAMIko lehendakari…
FEDEAFESek Dependentzia Legeari buruzko txostena idatzi du
Famili eta eri psikikoen Elkarteen Euskadiko Federazioak (FEDEAFES), dependentzia legea martxan jarri eta urtebete beranduago, horren arabera gure elkarteetan egindako dependentzia-balorazioak aztertzen dituen txostena atera berri du. Federazio hau elkarte guztietako gizarte langileek osatzen dute (AGIFES, AVIFES, ASAFES, ASASAM), eta…
Batzordearen oharra grebari buruz
Langileek batzordearekin bilera egitea eskatu ondoren, azken honek iragan martxoaren 11ko bileran erabaki zuen batzordeko bi kidek eta kudeatzailea langileen ordezkariekin eta ELAko delegatuarekin elkartzea hilaren 12an, eskatu zuten bezala, ahalik eta azkarren akordio batetara iristeko helburuarekin. Bilera horretan, gainera,…
Grebari buruzko zehaztapenak
Agifeseko (Alkarturik Gipuzkoako Famili eta Eri Psikikoak) langileak egiten ari diren grebaren inguruan argitaratu diren azken informazioen aurrean, irabazi asmorik gabeko elkarte honetako Zuzendaritza Batzordeak uste du komenigarria dela azaltzea nolakoak diren guk proposatzen ditugun soldata igoerak. 1- Hilaren 16tik,…
Monitore baten soldata taula
Agifesen Zuzendaritzako Batzordearen ustez interesgarria da argitzea zeintzuk izan ziren gure elkarteko langileen soldatak igotzeko egin genituen proposamenak, gaur egungo ordainsariekin alderatuz. Edozein kasutan, pentsatzen dugu garrantzitsua dela azpimarratzea Zuzendaritzako Batzordearen proposamenaren negoziazio prozesuan geundela langileen ordezkariekin, eta erantzun baten…
AGIFESek parte hartu zuen EITBren maratoi arrkastatsuan.
Gaixotasun mentalaren problematika 2008ko azken egunetak protagonista izan zen EITBk antolatutako Maratoiari esker, oraingoan buru eritasunaren inguruko ikerketa bultzatzea eta sakontzea hartu baitzuen helburutzat “Adimen guztiak dira eta ederrak” lemapean. Jasotako diru-laguntza kudeatzeko ardura Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Euskal…
